Sagardoaren lurraldea

Balea arrantzaleen gisara, Ternuara bidaia

Descripción

Five A Incentive Planners agen­tzia estatu batuarrean egi­ten du lan Iñaki Ariz­men­di beasaindarrak, eta euskal sustraiei tiraka, espedizio berezi baten bultzatzai­le­e-ta­ko bat da: 2017ko ekai­na­ren 15etik 22ra, Euskal Ba­leon­tzien aztarnetatik zehar es­pedizioa antolatu da, Ter­nu­ara. Astigarragako Astarbe sa­gar­dotegian aurkeztu zuten proiektua lehengo astean, sagardorik ezin baita falta, euskal arrantzaleen pausoak gogoratu nahi badira.

sidrería astarbe ballena historia cultura sidra ballenero san juan ternua turismo

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-06-22
  • Clasificación: 6.0. Cultura
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006756

Texto completo

Zortzi egun, barkuan
Espedizioa barkuan egingo da. Ekainaren 15ean aterako da Ipar Ameriketako hiririk zaharrenetako batetik; St. John’s hiritik. Handik, eus­kal arrantzaleen aztarnei se­gi­ka, hainbat irla, he­rrix­ka eta musoeo bisitatuko dira: Fogo Island, Red Bay in­gu­ru­ko balea lekua, San Joan ba­le­on­tziaren arrastoak, Saddlen-eko euskaldunen hilerria, Gros Morne, St. Pierre edota Placentia.

Partehartzea, irekia
Nahi duen edonork eman dezake izena; 2.600 do­la­rre­tik gorako prezioak ditu bi­daiak, aukeratzen den ka­ma­rote motaren arabera.
Orain arte, Ameriketako bidaiariak izan dira izena eman dutenak, hemendik joan nahi duenak berak hartu behar baitu Euskal Herritik Ameriketarako he­gal­dia, baina 220 bat la­gu­nentzako dago tokia.
Gainontzean, espedizioan izena emateko edo in­for­ma­zioa eskatzeko: www.balle­nerosvascos.info webgunean edo aimar@fiveain­centive­pla­n­ners.com helbidean.