“Bezeroak aurtengo sagardoa gustura edaten ari dira”
Descripción
Patxi Iribar Etxaiz Oianume sagardotegikoari elkarrizketa:
ocio comercialización sidrería oianume sidra sidrería txotx
Ficha
- Fuente: Aiurri
- Fecha: 2015-02-19
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006750
Texto completo
Nola hasi duzue txotx denboraldia?
Egia esanda, nahiko poliki. Momentuz, behintzat, jende gutxi dabil. Asteburuetan ondo, larunbatetan bereziki;
baina bestela oso ahul. Larunbat eguerdietan lepo izaten dugu sagardotegia, baina gauetan etortzeko ohitura
galtzen ari da. Alkoholemia dela eta, jendeak nahiago du eguerdian etorri.
Denboraldiak harrera ahula izan duela esango al zenuke?
Orain arte jende gutxi izan da, baina nabari da pixkanaka igoera. Normalean, Inauterien ostean izaten da jende
gehien, Aste Santura bitarte. Beraz, aste honetatik aurrera jendea gelditu gabe edukiko dugu.
Zer moduzkoa da aurtengo sagardoa?
Oso ona. Aurten, gure etxekoak behintzat lehenengo etorri dira eta, nire ustez, lehengo urtetakoak baino
meheagoak dira. Aurreko urtetakoak lodiagoak ziren eta aurtengoak arinago eta mehexeago etorri dira.
Bezeroak ere iritzi hori al dute edo zer diote?
Ederra dagoela diote, ez dira aurkakoa esatera ausartzen. Gustatzen ez zaienean esan izan digute, baina oraingoz
ez dute kexarik izan. Gustura edaten dutela ikusten da.
Zenbat litro ekoizten duzue?
70 mila litro inguru ekoitzen dugu, guretzat nahikoa. Dominatzen dugunerako nahikoa da.
Garai batean zutik jateko ohitura zegoen. Oraindik mantentzen al da?
Gero eta gutxiago. Batzuk jarraitzen dute zutik jaten, baina normalean jendeak eserita nahiago izaten du. Zutik
jaten dutenak bertako kultura gehiago jarraitzen dutenak dira.
Nongo jendea hurbiltzen da Oianumera?
Urnietarrez gain, inguruko herrietatik etortzen dira hona. Bestalde, Errioxa, Bizkaia eta Arabatik ere etortzen dira.
Lo egiteko ostatua eskaintzen dugunez, kanpotik etortzen direnentzat erosoagoa da.
Botilan ere saltzen al duzue. Zenbat saltzera iristen zarete?
Botilan 40 mila inguru saltzen ditugu; denboraldia amaitutakoan eta baita denboraldian zehar ere. Eguraldi beroa
dagoenean saltzen dugu gehien, martxoa pasata, udara aldean. Ekaina, uztaila eta abuztua dira hilabete onenak
botilako sagardoa saltzeko.
Non saltzen duzue gehienbat?
Pare bat banatzaile ditugu, baina etxean bertan ere asko kontsumitzen dugu.
Sagardotegi denboraldian sagardotegi aukera zabala dago. Konpetentzia hori nabaritzen al duzue?
Konpetentzia badago, baina norberak bere berezo leialak, urtero etortzen direnak ditu.
Zein da zuen bereizgarria?
Kalitatea. Horrek erakartzen ditu bezeroak.
Zuk zer nahiago duzu, botilatik ala kupeletik?
Botilatik, erosoagoa delako. Egunero botilatik edaten dut.
Zutik ala eserita?
Eserita.