Sagardoaren lurraldea

Mikatza eta gozoa ondo uztartzearen artea

Descripción

San Joan sagardo txapelketak ilara luzeak sortu ditu, beste behin, Tolosako Berdura plazan.

concurso sidra tolosa

Ficha

  • Autor: Itzea Urkizu Arsuaga
  • Fuente: Tolosaldeko Ataria
  • Fecha: 2016-06-18
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006747

Texto completo

Batasuna elkarteak antolatuta, Berdura plazako arkupeak lepo bete dira zazpiak baino lehen. San Joan sagardo txapelketak, txapelketatik baino gehiago du dastatzetik, herritarrentzat behintzat, eta txartelak geratu gabe saldu dituzte.

Oholtzan, berriz, sagardoa edalontzira botatzeko trebezia nahiz dastamenaren dantza izan dira ikusgai, mikatz eta gozoa hobekien uztartzen dituen sagardoa zein ote den erabakitzeko. Edanari laguntzeko, noski, mokadutxorik ez da falta izan.