Sagardoaren lurraldea

"Etortzen denarekin, kupel bakoitzak berea ematen du"

Descripción

Sagasti koxkor bat jarri zuten Oialume Zarren orain urte batzuk, eta datorren urterako, aurreneko uzta jasotzea espero dute. Bitartean, inguruko baserritarrei eskatzen diete sagarra, eta pozik daude, aurtengo sagarrarekin. Uzta ona izan da aurten, ezta? Hasieran beldurrez egon ginen, sagarrik ez zegoela eta. Goierri aldean, hasieran esaten ziguten gutxi zegoela, baina gero sortu da.

entrevista

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-01-16
  • Clasificación: 2.0. Sidrería
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006741

Texto completo

Uzta ona izan da aurten, ezta?
Hasieran beldurrez egon ginen, sagarrik ez zegoela eta. Goierri aldean, hasieran esaten ziguten gutxi zegoela, baina gero sortu da. Azkenean, kriston pila izan da. Dena bertako sagarrarekin egin ahal izan dugu.

Zuen sagastia ere hasi al da ematen?
Txikixeago bazuk badauzkagu, baina sagasti koxkor bat prestatzen hasi ginen orain urte batzuk, eta datorren urtean ematen hastea espero dugu. Hurrengo urtean lan gehiago izango dugu!

Orain, berriz, emaitza probatzeko denboraldia iritsi da. Zein da Oialume Zar sagardotegiko formula?
Sagar barietate jakin bat eskatzeko aukera haun­dirik ez daukagu; baserritarrek daukatena ema­ten digute. Eta neri gustatzen zait kupel guz­tiak diferente izatea. Etortzen den sa­ga­rra­re­kin sagardoa egin, eta kupel bakoitzak berea ematen du. Gero, izaten dugu kupel bat, hi­ru­garrena, propio hotza sartzen dioguna, har­tzi­dura moztu eta gozo edukitzeko.

Zein da sagardoa probatzeko garairik onena?
Maiz etorri, eta prozesua ikustea, onena! Baina egia da, martxoa edo apirila izaten dira onenak.

Atzo bertan ireki zenuten, ordea. Jendea espero duzue?
Mugimendua badago. Deitzen hasi dira, dagoe­neko; gehienbat, larunbat eguerdietarako. Baina ari dira, eta poza ematen du. Gainera, gogoa daukagu, gustora aritzen baikara: betiko jendea ikusi, berria ezagutu... Hau ttikia eta goxoa da, era berean.