"Taberna berria eta ia ezezaguna izanda, horrelako sariak oso inportanteak dira"
Descripción
Astigarragako Kaizoku tabernak irabazi du aurten, Pintxotx lehiaketa. Tabernako jabeekin hitz egin du Kronikak, Sara Landa eta Aritz Sanchezekin.
astigarraga entrevista gastronomía pintxotx sagardo berriaren eguna sidra txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-01-23
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006739
Texto completo
Pintxotx lehiaketa irabazi duzue, 25 tabernaren artean. Ez da makala...
Oso oso pozik gaude. Ez genuen espero, inondik inora, eta deitu zigutenean esateko irabazleak ginela, txantxa zela pentsatu genuen. 25 tabernak parte hartuta, Hernanin eta Astigarragan, eta gu hain berriak eta ia ezezagunak izanda, oso inportantea da horrelako sari bat irabaztea. Guzti horrek indar haundia ematen dio.
Nolako pintxoa prestatu zenuten lehiaketarako?
Txistorra talo bat egin genuen, eta sagar gorriaren mermelada jarri genion, amak baserriko sagarrarekin egina. Egia esan, eskutik doaz taloa, txistorra eta sagardoa, eta mermeladak puntu interesgarria ematen dio. Ez dio txistorrari zaporea kentzen, eta bai gozotasuna eman.
Fama al daukate Kaizoku tabernako pintxoek?
Ez ditugu asko egiten, baina oso ondo landutakoak eta tabernaren tankerari jarraituta. Kalitatezko pintxoak eskaintzea gustatzen zaigu. Iaz, ilarraren jardunaldietako lehiaketa irabazi genuen Astigarragan, eta orain hau... Bi urtetan bi sari irabaztea, bakarrik bi pertsona gaudenean, poz haundia da; gauzak ondo egiten ari garela erakusten digu.
Mugitzen da jendea, Pintxotx lehiaketan?
Gurean, aurten gutxixeago izan dira, eguraldi txarragatik. Baina bai, jendea mugitzen da tabernaz taberna, eta bateko eta besteko pintxoak komentatzen dituzte elkarren artean.