Sagardoaren lurraldea

Sagardo Eguna Hendaian

Descripción

Ekainaren 18an, Sagardo Eguna ospatuko da Hendaian. Arratsaldeko 18:00etatik 21:30era, 11 sagardotegitako sagardoa egongo da aukeran eta herriko 11 taldek hartuko dute parte. Balea elkarteak berreskuratu eta antolatu du Lapurdiko Herrira Sagardo Eguna, garai batean egun honekin sortzen zen festa giroa berriro ere herrira ekartzeko helburuarekin.

bertsolarismo degustación gastronomía hendaya sagardo egunak sidra

Ficha

  • Fuente: Gara
  • Fecha: 2016-06-14
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006731

Texto completo

Ekainaren 18an, Sagardo Eguna ospatuko da Hendaian. Arratsaldeko 18:00etatik 21:30era, 11 sagardotegitako sagardoa egongo da aukeran eta herriko 11 taldek hartuko dute parte.

Balea elkarteak berreskuratu eta antolatu du Lapurdiko Herrira Sagardo Eguna, garai batean egun honekin sortzen zen festa giroa berriro ere herrira ekartzeko helburuarekin.

Parte hartuko duten sagarnotegiak ondoko hauek dira: Antxon Borlo (Hendaia), Abbadia (Hendaia), Kamino Berri (Urruña), Urbistondo-Ihitia (Sara), Eztigar (Beltxu), Beltzenia (Urruña), Petritegi (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Satxota (Aia), Izeta (Aia) eta Ola (Irun).

Hendaiara inguratzen denak sagardo desberdinak dastatzeko aukera izango du. Horrez gain, sagardotegi bakoitzarekin herriko talde bat izango da pintxoak banatzen: AEK, Ikastola, ACE, Txikitxoko haurtzaindegia, Hendaitz, Lorsires-CPIE Littorale Basque, Presoak, Baleak, Hendaiarrak, Reciclarte eta Akelarre.

Sagardo dastatzea 18:00etan hasiko bada ere, festa giroa 17:00etatik aurrera martxan izango da Hendaiako Republika plazan, haurrentzako jolasekin, Amets Arzallus eta Unai Agirre bertsolariekin, Hendaiako Txalaparta elkartearen emanaldiarekin eta gaiteroekin. Jarraian, sagardo dastatzea eta pintxoak izango dira Republika plazan.

ORDUA
18:00-21:30.

KOKAPENA
Rue de Subernoa
Republika plaza
Hendaia