Sagardotegietarako garraioa, larunbat eguerdietan ere
Descripción
Astelehenetik larunbatera, erdigunetik sagardotegietara joateko garraioa erabili daiteke, eta orain, baita larunbat eguerdietan ere.
astigarraga behemendi temporada del txotx ayuntamiento
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-03-05
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006725
Texto completo
2016ko Txotx denboraldirako garraio zerbitzua jarri dute martxan Behemendi Elkarteak eta Astigarragako Udalak, erdigunetik sagardotegietara. Hasieran, astelehenetik larunbatera, gauez, baina eskaria ikusita, larunbat eguerdietara ere zabaldu dute.
Autobusak, apirilaren 23ra arte
Orain arte bezala, furgonetak Pilotari Kaleko geltokitik aterako dira, apirilaren 23ra bitartean. Larunbat eguerdietan, 13:30etatik 15:00etara ibiliko dira joanekoak, eta 16:30etatik 18:00etara, bueltakoak.
Astean zeharrekoek, berriz, orain arte bezala jarraituko dute: astelehenetik ostegunera, joanekoak 20:00-22:00, eta bueltakoak, 22:00-00:00; eta ostiral eta larunbatetan, joanekoak 20:30-22:30, eta bueltakoak, 22:30-00:30. Guztiak, debalde izango dira.