Sagardoaren lurraldea

"Sagardoaren lurraldea ezagutuz" ibilaldia

Descripción

Astigarraga eta Hernani herriak zeharkatuko ditu apirilaren 24ean, Sagardoaren Lurraldeak, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatuta.

ocio astigarraga hernani historia travesia cultura naturaleza patrimonio sagardoaren lurraldea

Ficha

  • Fuente: Igartubeitibaserria
  • Fecha: 2016-04-19
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006709

Texto completo

Ibilaldia goizeko 10:00etan Sagardoetxean hasiko da (Astigarraga) eta Hernaniko Biteri Kultur Etxean amaituko da “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketarekin. Ibilaldian zehar interesgune ezberdinetan azalpenak eskainiko dira Urumea ibaiak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera emateko.

Ibilbidea honakoa izango da:

Elkargunea Sagardoetxea Sagardoaren Museoan (Astigarraga).
Geldialdia Astigarragako Murgia Markesaren Jauregian. Bertan, Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historilariak azalpenak eskainiko ditu.
Geldialdia Ergobiko zubian. Bertan, Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historilariak azalpenak emango ditu.
Igarobidea Martindegi-tik (Oialume).
Geldialdia Epele-Ereñotzu-n (Lastaola Poligonoa). Bertan, Jexux Mari Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunak azalpenak emango ditu.
Igarobidea Osiñaga-tik.
Geldialdia Portu auzoan. Bertan, Jexux Mari Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunak azalpenak emango ditu.
Hernanira iritsiera eta “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketaren bisita gidatua Biteri Kultur Etxean.
Jardunaldiaren amaiera Hernaniko Akarregi sagardotegian ohiko menua dastatuz (hautazkoa).

Ibilaldiaren iraupena 2 ordu eta 30 minututakoa da gutxi gora-behera eta ibilaldia erraza da, malda bakarra Oialume eta Lastaola Poligonoaren artean dago.

Ibilaldian parte hartzea doakoa da eta Akarregi sagardotegiko bazkariaren prezioa pertsonako 24€-koa da.

Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com