Sagardoaren Lurraldea ezagutzeko ibilaldia, apirilaren 24an
Descripción
Sagardoaren Lurraldea eta lurralde honetako udalen arteko elkarlanaren emaitza da, apirilaren 24rako antolatu duten ibilaldia. Iaz hasi ziren antolatzen, apirileko azken igandean. Eta data horri eutsi nahi diete aurten eta aurrerantzean ere. Sagardoaren lurraldea hobeto ezagutzeko aukera eskainiko duen eguna izatea nahi dute.
ocio astigarraga exposiciones hernani historia río travesia cultura patrimonio oria sidra sagardoaren lurraldea urumea usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2016-04-14
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006707
Texto completo
Sagardoaren Lurraldea eta lurralde honetako udalen arteko elkarlanaren emaitza da, apirilaren 24rako antolatu duten ibilaldia. Iaz hasi ziren antolatzen, apirileko azken igandean. Eta data horri eutsi nahi diete aurten eta aurrerantzean ere. Sagardoaren lurraldea hobeto ezagutzeko aukera eskainiko duen eguna izatea nahi dute. Duela urtebete, Astigarragatik Usurbila antolatu zuten txangoa eta udalerriotako hainbat interes gune bisitatzeko aukera izan zuten.
Aurtengorako Astigarragatik irten eta Hernanira joatea proposatzen digute. Datorren astean izango da. “Ibilaldian zeharko interesgune ezberdinetan azalpenak emango dira Urumea ibaiak gordetzen dituen sekretuak ezagutara emateko”, ohartarazi dute antolatzaileek. Amaieran, “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa bisitatu eta Akarregi sagardotegira bazkaritara joateko aukera izango da:
Apirilak 24, igandea
10:00 Astigarragako Sagardoetxetik abiatuta. Bidean, Lourdes Odriozola Sagardoetxeko historialariaren eta Jexux Mari Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunaren azalpenak. Osatuko duten bidea: Sagardoetxea, Astigarragako Murgia Markesaren Jauregia, Ergobiko zubia, Martindegi, Epele-Ereñotzu, Osiñaga, Portu auzoa, Hernani.
Helmuga, Biteri kultur etxeko “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketan. Bisita gidatua egingo da.
Jardunaldiaren amaiera, Hernaniko Akarregi sagardotegiko bazkarian.
Izen ematea: 943 550 575 edo info@sagardoarenlurraldea.com
Oharra: ibilaldiaren iraupena, bi ordu eta erdi ingurukoa. “Ibilaldi erraza, malda Oialume eta Lastaola poligonoaren artean bakarrik baitago”.
Antolatzaileak: Sagardoaren Lurraldea.
“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketa maiatzean
Oria eta Urumea ibaiek sagardoaren inguruko hainbat sekretu gordetzen dituzte. Sekretuok aireratzea dator “Sagardo ibaiak, bizitza iturri”, Sagardoaren Lurraldeak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako erakusketa ibiltaria. Lehenbizi Hernanin izango duzue ikusgai, apirilaren 2oan inauguratu eta hilaren 27ra arte. Maiatzean Usurbila dator.
Udal, probintzia eta estatuko artxiboetan eginiko ikerketen emaitza da “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” egitasmoa. Orain arte ezezagunak ziren hainbat datu interesgarri eta bitxiez bilduma. Aipaturiko bi ibaiok, “bi bailara hauetako bizilagunen komunikazio eta harreman ekonomikoen antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi digute”, Astigarragako Sagardoetxetik aipatu digutenez.
Antza, Oria eta Urumea, “aintzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako aberastasunaren iturri izan ziren. Une batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta puntako teknologiadunak izan ziren eta beren ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordaintzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate bizargina eta Murgiako Jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren amodio-kontuak…”.