Sagardoaren lurraldea

35. Sagardo Eguna, maiatzaren 22an

Descripción

Bidean dator usurbildarrek estimatuena duten urteko jai egun handia; maiatzaren 22an ospatuko dugu 35. Sagardo Eguna. Sagardo Egunaren Lagunak taldekoak, hasiak dituzte prestaketa lan guztiak. Sagardo uzta berrienaren zaporea dastatzeko aukera izango da beste behin, hilabete eta erdi barru, egun osora luzatuko den festa giro ederrean. Jai egun gehiago izango ditu maiatzak.

degustación gastronomía sagardo egunak sidra usurbil

Ficha

  • Fuente: Noaua aldizkaria
  • Fecha: 2016-04-06
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006706

Texto completo

Bidean dator usurbildarrek estimatuena duten urteko jai egun handia; maiatzaren 22an ospatuko dugu 35. Sagardo Eguna. Sagardo Egunaren Lagunak taldekoak, hasiak dituzte prestaketa lan guztiak. Sagardo uzta berrienaren zaporea dastatzeko aukera izango da beste behin, hilabete eta erdi barru, egun osora luzatuko den festa giro ederrean.

Jai egun gehiago izango ditu maiatzak. Astebete lehenago, hirugarren igandez egokituko baita aurten, goiz eta eguerdi partean, hainbat herritarren bilgune izan ohi den San Ixidro Eguna.

Gauzak honela, pixkanaka zehazten doa, udaberri eta uda partean izango ditugun jaien egutegia. Honatx gutxi asko, aurreikusi daitezkeen festa egunen datak:

Datozen jaien behin behineko egutegia
-Apirilak 23, larunbata: 4. Dantza Eguna.
-Maiatzak 15, igandea: San Ixidro eguna.
-Maiatzak 22, igandea: 35. Sagardo Eguna.
-Ekainak 24, ostirala: San Juanak Kalezarren.
-Ekainak 30-uztailak 3: Usurbilgo Herriko Jaiak.
-Uztailak 25, astelehena: Santioak Zubietan.
-Abuztuak 3, asteazkena: Xanixtebanak Urdaiagan.
-Abuztuak 26-28, ostiraletik igandera: Atxegaldeko festen 10. edizioa.
-Irailak 16-18, ostiraletik igandera: Santueneko jaiak.
-Urriak 4, asteartea: San Praixkuak Aginagan.