Sagardoaren lurraldea

"Jendea kokatzen zen garai hartako autopistaren inguruan; ibaiaren inguruan"

Descripción

Asteazkenean ireki zuten, Hernaniko Biteri kultur etxean, Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa. Datorren asteazkenera arte ikusi ahal izango da, eta egunero, 19:00e­tan, bisita gidatuak egingo dira. Horixe bera egin zuen inaugurazio egunean Lourdes Odrio­zola Oiarbide, Astigarragako Sagardoetxeako historialariak. Urte luzeetan egindako ikerketari esker osatu da erakusketa.

ancla ocio astigarraga siderurgia exposiciones transporte hernani historia río barco cultura lourdes odriozola comercio patrimonio oria puerto sidra elaboración de la sidra construcción naval urumea usurbil

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2016-04-23
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P18-2
  • »
  • Código: NA-006704

Texto completo

Asteazkenean ireki zuten, Hernaniko Biteri kultur etxean, Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa. Datorren asteazkenera arte ikusi ahal izango da, eta egunero, 19:00e­tan, bisita gidatuak egingo dira.
Horixe bera egin zuen inaugurazio egunean Lourdes Odrio­zola Oiarbide, Astigarragako Sagardoetxeako historialariak. Urte luzeetan egindako ikerketari esker osatu da erakusketa. Aurrerago, Astigarraga, Usurbil eta Donostiako Aquariumean ere jarriko dute; denen elkarlanari esker osatu baita.

Urumea eta Oria ibaiek sagardoarekin izandako lotura zein izan den azaldu duzue erakusketa honetan, baina ez da egiten duzuen aurrenekoa, ezta?
Oraingoan, eguneroko lanarekin zerikusia duena egin dugu. Erakusketa guztien atzean beti dago ikerketa. XVI, XVII eta XVIII. mendeetako artxiboak ez dauzkagu, oso sakabanatuta baitaude, baina biltzen ari gara. Orain bi-hiru urte sagardogintza eta baserrien arteko lotura ikertzen ari ginela, Murgiako Markesaren funtsean agertu ziren ibaiak.

Zein zen lotura, ibaien eta eguneroko lanaren artean?
Gipuzkoan, XIX. mendean tre­na iritsi zen arte, ibaiari begira bizi ziren herriak. Jendeak sa­-g­astiak zituen, baina ibaia ere gertu zuten, adibidez, arran­tzarako, edo ura edateko. Poliki-poliki konturatu ziren ibaiak balio zuela lurrak ematen ez zuena lortzeko. XIII. mendean, dagoeneko, merkataritzarako erabiltzen zen Usur­bil, Hernani, Astiga­rra­ga edota Donostia artean. Ho­rre­gatik jendea kokatzen zen garai har­tako autopistaren inguruan; ibaiaren inguruan. Ho­rre­la sortu ziren gizarte-harremanak eta hainbat lanbide. Eta noski, ibaiari etekina ateratzeko, azpiegiturak behar ziren. Erakusketa ere hiru zatitan antolatu dugu: gizarte-harremanak eta antolakuntza, azpiegiturak, eta ekonomia.

Azpiegituren artean, Hernaniko 7 portuak nabarmentzekoak dira?
Urumean baziren 16 bat portu, Santa Katalinatik Fagollagara, eta Orian, 6-7 inguru. Herna­nin bertan zazpi zeuden: Osi­ña­ga, Fagollaga, Arbiza-Portu, Caparote, Zikuñaga, Epele eta Portu bera. Azken hau Uda­la­rena zen, eta garrantzia haundia hartu zuen. Beste batzuk pribatuak izaten ziren. Santa Katalina eta Porturekin batean, Ergobiako portua ere garrantzitsua izan zen; zubian peajea ordaintzen zen. XV. mendetik aurrera, Urumea izan zen bide nagusia Donostia eta Gi­puz­koa barnealdea edota Nafa­rroa­ lotzeko, eta eramateko abereak, burnia, sagardoa sutarako egurra, arraunak...

Sagardoa eramateko ibaia ezinbestekoa bihurtu zen?
Gipuzkoa aldatu egin zen XV. mendetik aurrera: bake garaia iritsi zen, ekonomiak gora egin zuen, aurreneko harrizko baserriak eta tolareak eraikitzen hasi ziren, gizarte-harremanak aldatu ziren... Jateko gehiago behar zen; beraz, sagardoa negoziorako erabil­tzen hasi zen, eta ibaiaren bidez garraiatzen zen. Aldi berean, Gaztelako bi koroak elkartzean, Europako lurralde indartsuenetakoa bihurtu zen, eta garai hartan, boterea zuen itsasoa kontrolatzen zuenak. Horrela, edozein bidaia luzetan beti eramaten zen sagardoa.

Ternuako bidaia famatuetan?
Ez bakarrik Ternuara joateko! 1769ko medikuntza liburu bat badago, Real Compañia de Caracasekoa, eskorbutoa eta sagardoaren arteko lotura argitzen duena. Amerikak egiteko edozein merkataritza edo armada itsasontzitan ez zen sekula falta sagardoa. Marinel bakoitzeko, eguneko 2-3 litro sagardo eramaten zen. Olioak, bizkotxoak eta sagardoa eramaten ziren, beti. Eramaten zen janariak kaloria asko, baina nutriente gutxi zituen, eta ez zuten jakin, berandu arte, janari freskoaren faltagatik, C bitamina faltagatik, gaixotzen zirela. Sagardoak ematen zien hori. Bitxikeria asko ere bildu ditugu erakusketan; adibidez, James Cook, Aus­tra­lia aurkitu zuenak, arratoiak janarazten zizkien marinelei. C bitamina sintetizatzen duen animalia bakarra da, eta barkuetan ez dira sekula falta! Horrela, marinelak ez ziren hiltzen!

Lanbide gehiago ere sortu ziren, ibaiei lotuta?
Ikaragarri! Sagardogintza, burnigintza, ontzigintza, tona edo tolareak egiteko arotzen lana, aingura fabrikak... Garraio­are­kin ere, pentsa! Idi eta gurdi jabeak aberastu egin zitezkeen! Izan ere, ibaiak puska batzuetan ez ziren oso sakonak, eta gabarra edo alak ezin ziren ia pasa. Beraz, idiekin lotu eta eramaten ziren. Gabarreroen lana ere sortu zen, biltegietan aritzen zirenena, karga eta deskarga... Eta Urumean, adibidez, oso famatuak egin ziren garbiketan aritzen ziren emakumeak. Ibaiei esker, inguru hauek puntakoak ziren teknologian.

Teknologian puntakoak, nola?
Oria ibaia puntakoa zen ontzigintzan; Miguel Antonio Mu­ti­o­­zabal izan zen Euskal Herrian aurreneko baporea egin zuena, bertako motor batekin. Uru­mea, berriz, aingura fabriketan izan zen punteroa. Gipuz­koa onena zen burnia egiten, baina ez zeukaten aingurarik. Orduan hasi zen espioitza in­dustriala! Aiako Arranz­u­bi­a­ko bur­niolatik Holandara joan ziren, hangoa kopiatu eta ho­betzeko, eta Arranzubiako burniarekin hasi ziren egiten. Ge­ro, errege fabrika irekitzeko proiek­tua egon zen, eta Erren­te­rian hasi ziren eraikitzen, sekulakoa. Baina hainbat is­kan­bila izan ziren, Udalak ezetz esan zuen... Eta tartean sar­tu zen Hernaniko Larra­men­di, eta Hernanin eraiki zen; Ereñotzun eta Fago­llagan. 10 urte bakarrik iraun zituen, baina denetik izan zen: erregeak ez zituela ordainketak bete, langileen aurreneko greba 1750ean... Aingura fabrika itxita ere, jarraitu zuten lanean. Kuriosoa da; Ciudad Realen dago agiri bat, 1789koa, azal­tzen duena nola egin aingura bat, euskeraz!

Baina teknologian punteroak izanda, nola iritsi zen gainbehera?
XIX. mendeko iraultzen ondorioz, ibaiek garrantzia galdu zuten: garraio iraultza, industria iraultza, pentsamendu iraultza... Aurrena, trena sartu zen. Ordura arte ibaiak ziren garraiobide azkar eta merkeenak. Baina trena, azkarragoa eta merkeagoa da, eta distan­tzia kontzeptua ere aldatu egin zuen. Bestetik, XVI. mendean errege bidea pasatzen zen inguru hauetatik, eta XVIII. mendean, Hernani, Astiga­rraga eta Oiartzundik. Baina XIX. mendean errepide nagusia, gaur egun N-1 dena ireki zen Andoain eta Donostia artean, eta hau baztertua geratu zen. Eta azkenik, industrializazioak urak zikindu zituen, eta beste sektore batzuk indartu zituen: Donostian, finantzak eta tabernari eta ostalarien sektoreek egin zuten gora: aisialdiak.

Orduan, sagardogintzak ere gainbehera izan zuen?
Ibaiekin segi egin zen sagardogintzan, baina aisialdiaren bueltan, eta euskeraren inguruan. XIX-XX. mendeetan sartu zen sagardoa kanilletatik edateko ohitura, sagardotegietan, aisialdirako. Eta sagardotegiak euskera suspertzeko txoko ere bihurtu ziren.

Hau guztia ikertzeko, ate asko jo behar izan dituzu?
Saiatu gara hemengo funtsak zabaltzen: Zumalakarregi, Gu­re Gipuzkoa, Eusko Ikas­kuntza, Hernaniko Fototeka, Sagar­doe­txea, eta Murgia Markesarena! Bestetik, Oñatiko Protokolo Artxiboa eta Tolosan dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorra be­giratu ditut, eta Zara­go­za­koa, Simancasekoa, Sevillako Indietako Artxibo Oro­korra... Askotan kanpora joaten gara, hangoak ezagutzera, eta ez ditugu hemengo altxorrak ezagutzen.