Urumearen sekretuak ezagutzeko ibilaldian, izenematea
Descripción
Sagardoaren Lurraldeak eta Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatuta, Sagardoaren Lurraldea ezagutuz ibilaldia egingo dute datorren igandean. Goizeko 10:00etan hasita, Astigarraga eta Hernani zeharkatuko dituzte, eta bukatzeko, apirilaren 20ean Hernanin inauguratuko den Sagardo Ibaiak, bizitza iturri erakusketan barrena egingo dute bisita gidatua.
ocio astigarraga hernani historia travesia cultura naturaleza patrimonio sagardoaren lurraldea
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-04-16
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006701
Texto completo
Ibilaldiko interesguneetan, azalpenak
Ibilaldi osoa oinez egingo dute, baina zenbait geldialdi egingo ditute eta bertan, aditu batek interesguneari buruzko azalpenak emango ditu lau txokotan: Astigarragako Murgia Jauregian, Ergobiko zubian, Epele-Ereñotzun eta Portu auzoan. Bukaeran, Akarregi sagardotegian bazkaltzeko aukera luzatu dute, baina hori hautazkoa da.
Izenematea, beharrezkoa
Ibilaldia parte hartzea doakoa da; aldiz, bazkarira joan nahi izanez gero, 24 euro ordaindu beharko dira.
Dena dela, aurretik izenematea beharrezkoa izango da parte hartzeko. Horretarako, Sagardoaren Lurraldearekin jarri behar da harremanetan: telefonoz, 943 55 05 75 zenbakian, edo emailez, info@sagardoarenlurraldea.com helbidearen bitartez.