Txotx denboraldia 2015
Descripción
Lau hilabete bihartik, txotx denboraldiaz gozatzeko Herritarrek ere izango dute probatzeko aukera. HASIERA EKITALDIA HERNANIN Iritsi da; bihartik martxan izango da 2015eko txotx denboraldia. Andoni Aizpuru eta Ana Urrutia eguraldi iragarleekin egingo dute, ohorezko tragoa. Eta handik aurrera, irekia geratuko da beda, lau hilabeterako. Hamabi sagardotegi daude Hernanin, eta guztietan ontzen ari da, sagardo berria.
ocio astigarraga hernani protagonista sidra sidrero sidrería manzana herramientas turismo txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2015-01-10
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006686
Texto completo
TXOTX DENBORALDIA 2015 2015-I-10 larunbata // I I
TXOTX denboraldia martxan izango da bihar
eguerditik aurrera. Hernanin, hamabi sa gar do -
tegitan izango da hain preziatua den sagardo be -
rriaz gozatzeko aukera. Festa eguna izango da
biharkoa, lau hilabeteko txotx garaiari ha siera
emateko aproposa. Gudarien plazan an tolatu dute
ekitaldi nagusia, eguerdiko 12:30 etan. EiTBko
eguraldi gizon-ema kumeekin. An doni Aiz puru eta
Ana Urrutia izango dira txot xe roak, oho rezko
tragoa egiten aurrenak: «Hauxe da Her naniko
Sagardo berria» ohikutatuta, irekiko dute beda.
Giroa aurretik ere bai
Eguneko ekitaldi nagusia eguerdikoa izango
bada ere, aurretik ere izango da saltsa. Suziriek
irekiera badatorrela iragarriko dute goizeko
11:00etan. Ordu berean, umeeNtzako ipuinak
kontatuko ditu Apaxi ipuin kontalari
hernaniarrak; arkupetan izango da hori.
Trikitilariak ere izango dira, Hernaniko kaleak
soinu alaiez girotzen.
Musikarekin segita, 12:00etan aterako dira
Kalez Kale kantariko kideak, Plaza Berritik.
euskal abestiak kantatuko dituzte, lehengoak
eta oraingoak. Talde irekia da, eta parte hartu
nahi duen edonor gerturatu liteke, Plaza Berrin
egin duten hitzordura. Txalaparta doinurik ere,
ez da faltako. Ekitaldi nagusia hasi aurretik
jarriko dute erritmoa, Udaleko arkUpetan.
Bazkaria eta erromeria, ondorenean
Eguerdi partean Plazan izango da festa.
12:30etan irekiko dute kupela, eta bertaratzen
diren herritar guztiek izango dute sagardo berria
probatzeko aukera. Ondoren, bazkaria izango da
Itxas-Buru sagardotegian. Eta arratsaldean,
hanka eta besoak astintzeko tartea jarri dute,
Erremoriarekin. 18:30etatik 20:30etara izango da
Plaza Berrin; egueraldi txarra balego, Atse gin -
degin egingo dute.
Txotx denboraldian ere, ekitaldiak
Lau hilabetez izango da martxan txotx den bo -
raldia, eta hilero izango da ekitaldiren bat.
Otsailaren 28an Sagar lasterra herri krosa
jokatuko da. Martxoan, Kofradiak elkartuko dira
Hernanin, Tolarea Sagardo Naturalaren
kofradiaren kapituluan. Eta apirilean, VI. Sagar
Martxa egingo da, sagardotegietatik barrena.
Eguraldi lagun izango ote da bihar?
Aski ezagunak dira txotx denboraldia irekiko
duten bi lagunak: Andoni Aizpuru eta Ana Urrutia.
Petsona ezagunak izateaz gain, Txotx Batzordeak
kontutan izaten du euskal munduarekin zerikusia
duten pertsonak izatea: «baldintzak beti izaten
dira paretsuak. Pertsonaia ezaguna izateaz gain,
bilatzen da Euskal Herriarekin lotura izatea, eta
baita ere euskeraren alde lan egitea, euskera
bultzatzea. Aurtengoek Euskal Telebistan egiten
dute lan, euskeraz, eta horregatik izan dira
aukeratuak». Eguraldi kaxkarra emana dago
biharko. Asmatuko ote dute? n
Lau hilabete bihartik,
txotx denboraldiaz gozatzeko
Herritarrek ere izango dute probatzeko aukera.
HASIERA EKITALDIA HERNANIN
Iritsi da; bihartik martxan izango da 2015eko txotx denboraldia. Andoni Aizpuru eta Ana Urrutia eguraldi
iragarleekin egingo dute, ohorezko tragoa. Eta handik aurrera, irekia geratuko da beda, lau hilabeterako.
Hamabi sagardotegi daude Hernanin, eta guztietan ontzen ari da, sagardo berria.
BIHAR: Txotx denboraldiaren inaugurazioa
11:00 Suziriak eta Apaxi ipuin kontalaria Udaleko
arkupetan.
11:00-11:45 Trikitilariak herriko kaleetan.
12:00 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatuta,
eta kalejiran Gudarien plazaraino. Txalapartariak
Udaleko arkupetan.
12:30 Txotx irekiera. Gudarien plazan.
14:30 Bazkaria. Itxas-Buru sagardotegian.
18:30-20:30 Erromeria Plaza Berrin (eguraldi
txarra bada, Atsegindegin).
OTSAILAK 28 Sagar lasterra herri krosa
MARTXOAK 15 Tolarea Sagardo Naturalaren
Kofradiaren kapitulua.
APIRILAK 12 VI. Sagar martxa.
OTSAILA, MARTXOA ETA APIRILEKO
ASTEBURUETAN: Turismo informazio puntua,
Bisita gidatuak, Pakete turistikoa eta esperientzia.
// I I I 2015-I-10 larunbata TXOTX DENBORALDIA 2015
Guztia prest biharko irekierarako?
Gure aldetik bai. Espero dezagun Hernaniko
herriak berea jartzea.
Eguraldi gizon-emakumeak izango zarete
aurten, txotx denboraldia irekitzeko
arduradunak. Nola jaso duzue notizia?
Ondo. Holakoetarako deiak hobeak izaten dira
beste batzuk baino...
Plaza bete jende izango da bihar Hernanin.
Pentsatu al duzue zer esan?
Egia esan, zehatz-zehatz ez. Eguraldiarekin egingo
dugu tantxaren bat, jakina!
Txikitatik jaiotzen al da eguraldi
gizon-emakume afizioarekin?
Edo ofizioa ikasi egiten da?
Nik, Andonik, afizioa banekarren txiki-txikitatik.
Elurzale amorratua nintzen eta zuribeltzeko TVE
hartan Mariano Medinak elurra 400 metrora
esaten zuenean, ni pozak zoratzen!!! Gero ETBn
afizioa ofizio bihurtzeko zortea izan nuen.
EITBko saiorik ikusienetakoa da eguraldia.
Asko dira zuengan erabateko konfiantza
dutenak. Erantzukizuna haundia al da?
Eguneroko martxan ez da hain garrantzitsua
eguraldia zehatz-mehatz asmatzea. Baina
muturrekoa datorrenean, eurite, olatu, elurte eta
abar... orduan bai. Alertak alferrik ematea ez da
batere egokia.
Kritikak ere jasoko dituzue tarteka… “ez
duzuela asmatu-eta”, “aste osoko prebisioa
egiterik ba ote dagoen”…
Bai jakina. Tarteka ez asmatzea, sanoa dela ere
esango nuke. Erabateko konfiantza ez da ezertan
ona. Aste osokoak, berriz, ez dira errazak, baina
gure erronka hortan dago. Hortan eta urtaro
osorako joeran.
Eguraldia emateko modua asko aldatu da
azken urteetan. Informatiboen parte izaten zen
lehen, eta orain tarte propioa du.
Argazkiak, ikuslearekin harreman haundiagoa,
irudi dinamikoagoak…
Hori gure nagusien erabakia izan ohi da. Azken
urteotan luze egiteko joera dago, baina osagai
asko dugunez, nahiko saio txukuna geratzen dela
uste dut nik, Andonik.
Telefono mugikorretarako dozenaka
aplikazio daude gaur egun, eguraldia
iragartzen dutenak. Gertutasuna ote da
zuena bezalako saioen arrakastaren
arrazoia?
Zalantzarik gabe, bai. Gertuko izatea eta azal -
penak ematea, zergatiak... Euskal Herri osorako
aritzeak ere, bereziki pozten nau ni, Andoni.
Txotx garaira itzulita, bihartik aurrera martxan
izango da Hernanin. Sagardo eta sagardotegi
zaleak al zarete?
Ni, Andoni, oso. Eta ez da ondo geratzeko. Sagardo
kofradiako kide egin ninduten orain zenbait urte
(Bertatik Bertara saiokoak ginen). Aurretik ere,
ordea, zalea nintzen. Sagardoa sarri edaten dut;
sagardotegira, tamalez, nahi baino gutxiagotan
etortzen naiz. n
Ana Urrutiak eta Andoni Aizpuruk irekiko dute aurten, txotx denboraldia.
«Eguneroko eguraldia iragartzea baino,
denboraleak garaiz abisatzea da inportantea»
TXOTX IREKIERA HERNANIN // Andoni Aizpuru eta Ana Urrutia
Eguraldi gizon-emakumeak irekiko
dute aurten, Hernaniko txotx
denboraldia. Ana Urrutia eta
Andoni Aizpuruk edango dute
aurreneko sagardo tragoa, bihar.
Eguraldia hizpide izango dute, ziur.
Andoni Aizpuru: «Gertukoa izatea eta
azalpenak ematea, zergatia azaltzea da
gure arrakastaren klabeetako bat.
Euskal Herri osorako aritzeak ere,
bereziki pozten nau ni»
TXOTX DENBORALDIA 2015 2015-I-10 larunbata // I V
SAGARRA biltzeko makina erabili duzue
aurten aurreneko aldiz. Nolako makina da?
Zein da funtzioa?
Hamar urte badira, sagarrondo dezente aldatu
genituela. Aurten makina ekarri dugu, sagarra
modu profesionalean biltzen laguntzen duena.
Guk nahi dugun heldutasunean biltzeko aukera
ematen digu makinak; jendea lanean egonda, oso
zaila da denbora konkretu batean, behar den
sagar kantitatea jasotzea. Alemanian, Asturiasen
eta Frantzian erabili izan dituzte antzeko
makinak. Guk bat behar genuen, konkretua, gure
sagarrondoetara egokituko zena, nahiz eta ezer
perfekturik ez dagoen. Baditu gabeziak, baina
aurten behintzat, ederki moldatu gara. Eguraldi
oso ona egin du, eta hori garrantzitsua da
funtzionamendurako.
Denbora gutxian biltzea ahalbidetzen du, beraz.
Hala da. Lehendik badugu makina bat sagarra
botatzeko. Honekin, biltzeko prozesua asko
azkartu dugu. Gomazko pala bat du eta erraz
biltzen du, sagarrari oso min gutxi eginda. Jaso eta
tolarera bideratzea ahalbidetzen du, beste
freskotasun batekin.
Eta nondik ekarri duzue?
Makina berez Alemana da, eta Kataluniako
distribuidora batek ekarri digu. Hemen ez dago
antzekorik. Izan ere, lehen aipatu bezala, gure
sagastietarako ezaugarri berezi batzuk izan behar
ditu; horien artean, bajua izan behar du, sagasti
azpian ondo ibiltzeko.
Ekarri duzuen makinak 10 lagunen lana egiten
omen du egun batean
Hala da. Kalkulatzen da, sagar asko dagoen egun
batean, pertsona batek 1.000kg inguru jasotzen
dituela. Makinak, 8.000-10.000kg jaso ditzake
egun bakar batean. Beraz, aldea nabarmena da.
Eta zertan eragiten du horrek, sagardoan?
Esperientziak erakutsi digu, guk egin nahi dugun
sagardo mota ateratzeko, momentu guztiak
neurtu behar direla. Hau da, nola jasotzen den,
zenbat denbora pasatzen duen tolarera bidean...
Hori guztia eskulanarekin lortzea ia ezinezkoa da.
Txotx garaia hasiko da bihar. Denboraldia
nolakoa izango den aurreikusi al liteke?
Guk ilusioa badugu, urtea oso ondo joan baita.
Gauza tristeak entzuten ziren lehen, eta
dirudienez, onak entzuten hasi gara. Horrek
eragina izatea espero dugu. Lan egin dugu, eta
lanean jarraitzeko prest gaude, gogoarekin.
Zein berezitasun du aurtengo sagardoak?
Kantitate aldetik, ez da uzta haundia izan. Posible
da, sagardoa beste urteetan baino lehenago
etortzea. Meheagoa da, mikatz gutxiagorekin.
Txotxean kalitatezko sagardoa izango da. Gure
lana berriz, horri eustea izango da; urtean zehar
puntu hortan mantentzea.
Aipatu duzu orain hamar urte sagarrondo asko
aldatu zenituztela. Etxeko sagarrarekin moldatu
zarete, edo kanpotik ekarri duzue?
Udaberria txarra joan zen, eta goiz etortzen den
sagarra asko galdu zen. Berandu etortzen denak
ordea, gehiago heldu dio. Aurten Mokok
esaterako, kale egin du. Sagar landare asko aldatu
ditugu azken urteetan, eta geroz eta gehiago
egiten dugu etxeko sagarrarekin; kanpotik ere
ekartzen dugu, hemen falta zaiguna.
Aurten, zazpigarren aldiz, Gipuzkoako Sagardo
Txapelketaren finalera iritsi zarete. Zerbait esan
nahiko du horrek.
Oso pozik gaude, gustora. Irabazteko garaia ere,
bada! Txapelketa honetara ezin duzu nahi duzun
sagardoa eraman, eta horrek eskatzen du
bodegako media ona izatea. Beraz, seinale ona da.
Aurten Azpeitian 2garren izan gara; eta Elur
Txorin txapela jantzi dugu. Urte ederra izan da.
Gorenak markaren parte ere bazarete.
Hala da, eta erronka haundia ari da izaten. Go -
renakeko kapsula edo txapelarekin aterako diren
sagardoak, aurten, plus bat gehiago izango dute.
Exigentzi gehiago ematen ari gara Go renakeko
botilei, eta horretarako Fraisorotik pa satzen dira,
nahi dugun kalitate hori ziurtatzeko. n
«Makinarekin jasotako sagarrak min gutxi
izaten du eta azkarrago sartzen da upeltegian»
Ibon Alkorta.
Makina berezia da, ez oso altua,
sagarrondoen azpititik ibiltzeko aproposa.
ALTZUETA // Ibon Alkorta
Altzueta sagardotegian prest dute guztia, txotx denboraldirako. Urtarrilaren 31n zabalduko dituzte ateak,
eta 180.000 litro sagardo inguru dituzte, kupeletan heltzen. Sagarra biltzeko makina izan dute aurten,
lagun. Honen eta denboraldiaren inguruan hitz egin dugu Ibon Alkortarekin.
//V 2015-I-10 larunbata TXOTX DENBORALDIA 2015
«HARRITUTA» dago Iparragirre sa -
gar dotegiko Arantxa Eguzkitza, Gi -
puz koako sagarrarekin. «Uzta ona
izan da, nahiz eta aurreko urtean
baino zertxobait gutxiago eman
duen. Hala ere, irregularra izan da.
Sagarrondo batzuk bete-beteta
egon dira, adarrak puskatzeraino,
eta sa gasti bereko eta sagar mota
be reko beste sagasti batzuk ia hu -
tsak. Sa gardo batzuk, berriz, oso au -
rreratuta dijoaz. Ekologikoa, adi bi -
dez, lau hilabete aurreratu zaigu».
Hori bai, aurtengo sagardoa ona
da: «udaran eguzki gutxi izan dugu,
eta, ondorioz, graduazio bajuagoa
izango du sagardoak, azu kre gu -
txiago izan duelako. Beraz, aurten
sagardo finagoa izango dugu, edan
errazagoa, borobilagoa. Nor ma lean
mikatza goak izaten dira. Ko lorez
ere oso ondo atera da».
Guztira, 90.000 litro sagardo egin
dituzte Iparragirren, 3 motatakoak:
Eusko Labelduna, ekologikoa, eta
Iparragairreko betikoa.
«Sagardoaren kultura eta historia
zabaltzen asmatzea da
sagardogileon erronka»
Txotx garairako prest daude Ipa rra -
girren. Baina baita sagardoa botilan
saltzeko ere. «Bi jarduera desberdin
dira txotxa eta botila. Dudarik gabe,
bo tilaratzeko ere egiten dugu sa -
gar doa. Baina txotxa inportantea
da sagardoa ezagu tzera emateko
eta edari hau nola edan behar den
ikas teko. Gainera, eragin eko no -
miko oso positiboa du, sa gar do gi le -
en tzako eta inguru guzti aren tzako.
Da tuak ateratzen ari gara eta esan -
guratsuak dira. Txotxeko ohi tu rak
aldatzen ari dira; larunbat eguer -
dietara jo du asko. Baina nahiko
ondo defendatzen ari da txo txa.
Eskerrak emateko arrazoi as ko
daukagu, ohitura ezarrita dago».
Hilaren 24an irekiko dute Ipa -
rra girre sagardotegia; asteazken
eta ostegun gauetan, ostiral eta
larunbat eguerdi eta gauetan, eta
igande eguerdietan izaten da
zabalik. Ohiko menua eskaintzen
dute, ahal dela, eusko labeldun
produktuekin osatua. Baina menu
begetarianoa ere badute.
Bestalde, maiatzetik aurrera bes -
te mota bateko eskaintzak iza ten
dira. «Gauza desberdinak egi te ko
beharra daukat, dibertitzekoa, ikas -
tekoa. Sagarretik datozen eda rien
kata-ikastaroak egin ditugu, eta
Sagardo Gunea ezagutzeko au ke ra
ematen dugu. Sagardoaren kul tura
eta hisotria zabaltzen as ma tzea da
sagardogileon erronka». n
«Txotxa
inportantea
da sagardoa
ezagutzera
emateko eta
edari hau
nola edan
behar den
ikasteko»
IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIA // Arantxa Eguzkitza
OSTIRALEAN irekiko ditu ateak
Otsua-Eneak. Maia tze ra arte egon -
go da zabalik, egu nero, igande gau
eta astelehenetan izan ezik. Me -
nua, beti bezala, tra dizionala es -
kain tzen dute; enkar guz, berriz, ba -
da xapoa edo kogotea jateko au ke -
ra, eta baita saltsan egindako ba -
kai l ua ere. Sagardorik ere ez da fal -
ta ko, noski! 100.000 litro egin di tuz -
tela azaldu du Ximon Etxeberriak.
«Sagardoak ondo datozkit. He -
men go sagar mordoxka, eta galiziar
eta frantsesak erabili ditut. Kolore
polita du, mikatz pixka batekin. Oso
gustagarriak dira, eta zaporez, pri -
me rakoak. Ea nola bukatzen duten!».
«Sagardo onena botilan dago»
Ohiturak asko aldatu direla nabari
du Ximon Etxeberriak; bai txo -
txean, eta baita botilako sagardoa
kon tsumitzeko garaian ere.
Txotxean, adibidez, inguruko
jen deaz gain, kanpotik etortzen
dena ere asko dela nabari du, eta
larunbat eguerdietan kontzen tra -
tzen dela, gehien. «Garbi, larunbat
eguerdia hartu nahi iza ten dute
koadrila haundiek: na farrak, Zara -
gozakoak, Bilbokoak, Gas teizkoak...
Ipa rraldetik ere gero eta gehiago
etor tzen dira. Dagoe ne ko erre ser -
bak egin dizkidate, baita San Va len -
tin egunerako ere! La run ba tetako
fol klore hori asko igo da, baina, gai -
nontzean, asko jaitsi da. Sagar -
doarekin ohitu dena badago, bai na
galtzen ari da. Lehen etxe rako 100
edo 300 botila eramaten zituenak,
kaja bat eramaten du orain!».
Hain zuzen, botilako sagardoa
indartzea gustatuko litzaioke.
«Txo txa inportantea da, baina
bereziki inportanteagoa litzake
sagardo horrek botilan bukatzea.
Lehen kupela irekitzen zen das ta -
tzeko, probatu eta gehien gusta -
tutako kupela eramateko etxera,
bo tilan. Oraindik ontzen aritzen
dira sagardoak, eta jendeak nabari
zuen: hau ederra zetorrek; falta zaio,
oraindik bera dago, baina etortzen ari
da! Sagardo onena botilan dago!».
«Etxe bakoitzak bere estiloa du»
Sagardoa bera ere aldatu da. «Le -
hen aiseago ametitzen genuen azi -
do tasun altuagoa, garratz ge hia go -
ko sagardoa. Gorputz pixka batekin
nahiago dut. Lasto kolore hori,
usai na, txinparta duena, eta ezta -
rrian behera dijoala konturatzen
zarena. Baina denok daukagu
ahosabai diferentea, eta horrela,
etxe bakoitzak bere estiloa du. Hori
da polita!». n
OTSUA-ENEA SAGARDOTEGIA // Ximon Etxeberria
Iparragirren hiru sagardo mota egiten dira.
«Txotxa
inportantea
da, baina
inportantea
litzake
sagardo
horrek
botilan
bukatzea» Kupelak irekitzeko prest da Ximon Etxeberria.
«Gauza desberdinak
egiteko beharra daukat,
dibertitzekoa»
«Lehen aiseago ametitzen
genuen azidotasun
altuagoa, garratz gehiagoko
sagardoa»
TXOTX DENBORALDIA 2015 2015-I-10 larunbata //V I
DATORREN ostiralean, hilaren 16an irekiko dute
Larre-Gain sagardotegia. Maiatzeko aurreneko
asteburura arte izango da aukera bertako txotxeko
sagardoa dastatzeko. Igande gauetan eta
astelehenetan itxi egiten dute, baina gainontzeko
egunetan irekita egongo da; aurten, baita
eguerdietan ere.
Badatorrela denboraldi berria! Nolako sagardoa
duzue aurtengoa?
Lehengo tankerakoa egiten dugu. Askotan gure
artean ere izaten da katxondeoa, urtero gauza
bera esaten dugula eta, edo ez dakit ze frutaren
gustoa duela eta... Gureak edan errazak dira, eta
gorputz pixka batekin. Etorri eta probatu!
Eta sagar-uzta nolakoa izan da?
Sagarra dena ingurukoa ekartzen dugu. Aurten
zailtasun gehixeagorekin, baina lortu dugu. Toki
batzuetan asko izan da, baina besteetan, ez oso
ugari. Bost bat urte dira erabat bertako sagarra
erabiltzen dugula: Goikoetxea, Urtebi... sagar do -
tarakoa. Gainera, gaur egun homologatutako
sagastiak erabiltzen ditugu, errazago kontrolatzen
baitugu horrela, prozesu guztia. Sagarraren
garbitasuna eta kalitatea. Gure sagastietan aurten
gutxiago izan dugu, gehiago izan da kosta aldean
eta Goierrin. Baina bertako sagardo-biltzaileekin
osatu dugu. Gustora eta osatuta gelditu gara.
Azken urteetan sagardo gozoagoa egiten hasi
da, baina zuek nahiago duzue betikoa. Gustoak
aldatu ditu bezeroak?
Guk lehengo tankeran egiten dugu, eta bo ti la ra -
tzeko garaian, botilaratu; behin bere irakinak ondo
egiten dituenean, gozoago egin gabe. Bakoitza
bere merkatuari begira ariko da. Guk gure be ze ro -
ak dauzkagu, gustora daudenak. Jendeak gustora
har tuko duen produktua egitea da kontua. Sa gar -
do tegi txikia gara, betiko eran egiten dugu, jen -
deak estimatu egiten du eta horretan segiko dugu.
Bezeroak aldatu dira?
Esan liteke guk bezero fijoak badauzkagula, baina
be rriak ere urtero azaltzen dira. Gehiena Gipuz ko -
a tik etortzen da, eta Bizkaiatik, Nafarroatik edo
Ipa rraldetik. Aste Santuan, berriz, Kataluniatik,
Va lentziatik. Haiei sagardotegiko giroa gus ta tzen
zaie gehien; altxa eta beste koadrilekin nahastea.
Txotxak ala botilak du bezero gehien?
Txotxa beti fuerteagoa izaten da, baina botilan
bezero fijoak dauzkagu. Sagardotegi txikia izanda,
jende gehixeago etortzen da, gertutasun hori
mantendu da. Zortea dugu bezeroekin. Egia da
zerbait aldatu dela. Alkoholaren aurrean
irizpideak aldatzen ari dira, baina, hala ere,
sagardoa ez da lehen baino gutxiago edaten.
Bertako produktu sanoa da, inongo eranskinik
gabea, eta gutxi, baina alkohola du, eta jendeak
zaintzeko joera haundiagoa du.
Eguerditan irekitzeaz gain, beste eskaintzarik?
Aurten ere autobusa izango da, ostiral gauetan eta la -
runbatetan fijoa, eta gainontzean, erreserba eginda. n
Joxe Lasarte, zeresana ematen duen kupelatako baten aurrean: Potrokillo kupela.
«Jendeak gustora hartuko duen
produktua egitea da kontua»
LARRE-GAIN SAGARDOTEGIA // Joxe Lasarte
95ean ireki zuten Larre-Gainen
txotxa, aurreneko aldiz. Baina beti
egin da sagardoa bertan. Hain
zuzen, «lehengo tankerako
sagardoa» egiten dute, eta
halakoxea da aurtengoa ere: «edan
erraza eta gorputz pixka batekin.
Etorri eta probatu!», dio Lasartek.
«Sagarraren garbitasuna eta kalitatea
izaten ditugu kontuan»
«Alkoholaren aurrean irizpideak
aldatzen ari dira, baina, hala ere,
sagardoa ez da lehen baino gutxiago
kontsumitzen»
TXOTXAZ haratako, sagardoaren munduak
askorako eman dezake. Milaka lagun etortzen dira
urtero Hernanira eta Udalak aukera ezberdinak
jarri ditu, sagardoaren kultura barru barrutik
ezagutzeko; lau paketetan banatu ditu eskaintzak.
Turismo Informazio gunea ere izango da txotx
denboraldiak irauten duen hilabete guztietan.
Biteri kultur etxe parean jarriko dute eta
asteburuetan irekiko dute: larunbatetan, 10:15-
14:15 eta 16:30-19:30; igandetan, 11:00-15:00.
Sagardoa historian zehar esperientzia,
larunbatetan
Historia eta sagardoa uztartzen dituen
esperientzia da, aukeretako bat: Sa gardoa historian
zehar. Erdi Aroko Hernani ezagutzeko ibilbidea.
Otsailetik apirilera, larunbatero izango da egiteko
aukera; eta baita Ostiral Santu egunean ere.
Esperientzia hau aukera pa regabea da garai
bateko Hernanitik abiatu eta gaur egungo
Hernaniren hainbat zertzelada eza gu tzeko.
Esperientzia honekin, sagardoaren kulturan
murgiltzeaz gain, errituan parte hartzeko aukera
ere ematen da.
Esperientziaren aurreneko zatia oinez egiten
da: bisita gidatua, hirigune historikoan. Kultura
ondasun eta Monumentu Multzo izendatua dago.
Ondoren, Tren berdera igo, eta sagordotegira bidea
egiten da, gidaren azalpenak entzunez. Iparragirre
edo Itxas-Buru sagardotegian, dastaketa egiteko
aukera dago, sagardogileak berak zuzenduta.
Handik herrira buelta, tren berdean egiten da,
berriz ere. Eta esperientzia bukatzeko, otordua
sagardotegian. Hiru daude aukeran: Iparragirre,
Itxas-Buru eta Larre-Gain. Hona joan-etorria,
bakoitzaren kontu.
Hiro ordu inguruko esperientzia da, 10:15ak
aldera hasita. Taldeak 8-15 pertsonakoak izan
behar dira eta gidaren azalpenak lau
hizkuntzatan entzun daitezke: euskera,
gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Parte hartzeko,
nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea: emailez,
gurutze-a@hernani.eus edo 943 33 70 28.
Prezioei dagokienean, ezberdina da adinaren
arabera: 0-3 urte doan, 4-15 urte 23 euro; eta 16
urtetik gora, 40 euro. Turismo gunean ordaindu eta
hartu behar dira ticketak, hasi aurretik.
Hernani, Erdi Aroa, Sagardoa,
bigarren eskaintza
Erdi Aroko Hernani ezagutu eta sagardoaren
kulturan murgiltzeko aukera ematen du bigarren
eskaintzak. Aurrekoaren oso antzekoa da:
eguneko plana bisita gidatuarekin hasten da,
hirigune historikoan zehar. Ondoren, tren berdea
hartu, eta sagardotegira buelta egiten da. Bidetik
azalpenak ematen ditu gidak. Dastaketa
Iparragirre edo Itxasu-Buru sagardotegian egiten
da, eta sagardogileak ematen ditu azalpenak;
umeek muztioa hartu dezakete. Ondoren,
erdigunera itzultzen da, tren berdea hartuta; 3
ordu inguruko plana da.
Plan hau aukeratzen dutenek, otsailetik
apirilera, larunbatetan izango dute egiteko
aukera. Kasu honetan ere, erreserba aurrez egitea
komeni da. Horretarako bi modu daude: emailez,
gurutzea-a@hernani.eus helbidera idatzita, edo
943 33 70 28 telefonora deituta.
Kasu honetan ere, hiru prezio daude, adinaren
arabera: 0-3 urte doan, 4-14 urte 5 euro, eta 16
urtetik gora, 10 euro. Ticketa turismo gunean
hartu behar da, hasi aurretik.
Ibilbidea tren berdean, hirugarren aukera
Tren berdea hartu eta herrian zehar paseo bat
eman nahi duenak ere
badu plana. 23 minutu
inguruko paseoa da, eta
bidean zehar entzuten
dira Hernaniko hainbat
pasartetan oina rritu ta -
ko grabazioak. Otsai le -
tik apirilera, larunba te -
ro har tzeko aukera da -
go. Arra tsaldez ate rako
da tren berdea, eta or -
duaren arabera, hiz -
kun tza batean edo bes -
tean egi teko aukera
izan go da: 16:45etan,
eus keraz; 17:15etan,
gaz telaniaz; eta 17:45etan, euskeraz.
Kasu honetan ere, txikienek, 0-3 urte
bitartekoek ez dute ezer ordaindu behar. 4-15 urte
bitartekoek beriz, euro bat. Eta 16tik gorakoek, 2
euro.
Bisita gidatua hirugune historikoan zehar,
azkeneko aukera
Azkenik, hiriguneko historia ezagutu nahi
dutenentzat, plan ederra jarri dute igaden
eguerditan. 12:00etan hasita, ordu eta erdi
inguruko buelta egiten dute. Biteriko turismo
bulegotik aterata, oinez egiten dute buelta, gidak
lagunduta. Debalde da, eta parte hartu nahi duten
taldeek edo lagunek, gerturatu besterik ez dute. n
Lau plan, sagardoaren kultura
barru barrutik ezagutzeko
Tren berdeak geroz eta arrakasta gehiago du bertako eta kanpokoen artean.
TURISMO PLANA HERNANIN
Sagardoaz eta honen historiaz gozatzeko lau aukera jarri dituzte aurten, txotx denboraldiak irauten duen bitartean.
Bik hiru ordu inguru irauten dute, eta erdigune historikoa ezagutu, sagardotegietako bidea egin eta sagardoa
probatzeko aukera ematen dute. Beste biak, historia dute oinarri: tren berdean edo oinez egin daitezke.
//V I I 2015-I-10 larunbata TXOTX DENBORALDIA 2015
// I X 2015-I-10 larunbata TXOTX DENBORALDIA 2015
LAU hilabetez, txotx denboraldia bete-betean
izango da Hernanin. Denak behar bezala fun -
tzionatu dezan, arau eta gomendioak zehaztu
dituzte. Horrez gain, zerbitzu bereziak izango di -
ra bai Udaltzaingoan eta baita autobusei da go -
kienean ere. Aurten kanpaina berri bat ere jarri
dute martxan, eraso sexistak saiheste aldera.
Elkarbizitzarako arauak errespetatzeko deia
Asteburuetan batez ere, ehundaka lagun
elkartzen dira Hernaniko Kaxkoan. Batetik,
hernaniarrak izaten dira, eta bestetik Hernanira,
txotx denboraldiaz gozatzera etortze direnak.
Bien arteko elkarbizitza ahalik eta onena izateko
asmoz, Udalak zenbait arau zehaztu ditu. Txotx
denboraldia aukera ederra izaten da Hernaniko
sagardotegi eta sagardoak ezagutzeko eta
dastatzeko, beti ere, errespetuarekin. Luis
Intxauspe alkateak, mezu argia eman zuen: «3-4
hilabete iraungo ditu Txotx denboraldiak, eta
eskuzabalik, gogoz, gure gaitasun guztiarekin
harrera egingo diegu bisitari guztiei. gure
sagardoa probatzera eta txotx denboraldiaren
inguruko ekitaldietan parte hartzera gobidatzen
ditugu denak. Baina milaka lagun etorriko direla
kontuan izanda, eskatzen dugu elkarbizitza
arauan errespetatzea. Hernani eta herna nia -
rrekin errespetua izatea nahi dugu»
Udaltzaingoko plantilla osoa, lanean
Aureretik aipatutako elkarbizitza horren alde,
hainbat neurri eta zerbitzu indartuko dituztela
aurreratu dute. Horietako bat da, Udaltzaingo
zerbitzua. Hogei udaltzainek osatzen dute
Hernaniko plantilla, eta Txotx denboraldiak
iraun bitartean, guztiak izango dira lanean. Ordu
jakinetan beraz, udaltzain kopuru gehiago
izango da Hernaniko kaleetan.
Komun publiko gehiago, erdigunean
Komun publiko gehiago jartzea ere bada,
hartutako neurrietako bat. Erdialdean jarriko
dituzte gehiago, Plazan eta Atzietan zehazki.
Autobus zerbitzua sagardotegietara
joan-etorria egiteko eta aparkatzeko tokiak
Batez ere kanpotik etortzen den jendea bi -
deratze aldera, aparkatzeko toki gehiago izango
da. Batetik, Ibaiondo poligonoan lekua jarriko
du te kanpotik etortzen diren auto busentzat.
Kotxeek karabelen dauden apar ka lekuak era -
biltzea gomendatu da. Gainera, herrigunera igo -
tzeko igogailua bertan dute.
Horrez gain, sagardotegietara joan-etorria
egiteko autobusak izango dira. Aurten gainera,
tabernetan jarriko dituzte ordutegiak, era -
biltzaileek jakin dezaten. Bestalde, zerbitzu
bereziak eskaintzen dituzte, talde osatuentzat.
Aurrez erreserbatu behar dute 622 596 822an.
Eraso sexisten kontra, kanpaina
Lanketa berezia egiteko asmoa dute aurten
eraso sexisten inguruan. Alkateak azaldu
zuenez, kanpaina berezia eigngo da: «lanketa
bat egingo da, kanpaina berezi bat. Ostalari eta
tabernariei formazioa eta informazioa emango
zaie, momentu bakoitzean zer egin eta nola
jokatu jakin dezaten».
Azoka Donostian, datorren larunbatean
Behemendi-Donostialdeko Turismoguneak an -
tolatuta, Eskualdeko Txotx Irekiera azoka jarriko
dute Donostian, urtarrilaren 17an. Asmoa da,
euskalde mailako irekiera ofiziala egitea. Hori
horrela, San Sebastian festaren buelta kontuan
izan, Donostiako Bulebarreko eskaparatea
aprobetxatuko dute. Bertan emango dute
informazioa eta sagardoa edateko aukera.
Txotxetik izango da dastatzea, eta botilak ere
izango dira salgai. Bisita gidatuak ere eskainiko
dituzte, eskualdeko leku desberdinetara:
Sagardotegietan bazkari eta afariak,
Sagardoetxea museora, ustiapen batera... lote
ezberdinak egongo dira aukeran. Eta guzti
horretaz aparte, zozketak, kale animazioa,
jokoak eta abar egongo dira. n
Neurri bereziak izango dira,
txotx denboraldiko hilabeteetan
Ehundaka lagun bilduko dira herriko kaleetan, txotx denboraldian.
HERNANIKO TXOTX BATZORDEA: SAGARDOGILEAK, UDALA, BERRIAK ETA KAXKO ELKARTEA
Milaka lagun pasatzen dira
Hernanitik txotx denboraldiak
irauten duen lau hilabeteetan.
Denak ondo funtzionatu dezan,
Txotx Batzordeak neurri bereziak
hartzen ditu urtero: arauak, udal -
tzaingo, komun publiko eta aparkaleku
gehiago... Aurten eraso
sexisten kontrako kanpaina ere,
jarriko dute martxan.
AUtObUsAk: Zinkoenean-Osiñaga
Urtarrilaren 16tik Otsailaren 15era
Ostiraletan.
Joan: 21:00. Etorri: 00:00
Larunbatetan.
Joan: 14:00/21:00. Etorri: 17:00/00:00
Otsailaren 20tik martxoaren 28ra
Ostiraletan.
Joan: 20:30/21:00/21:30. Etorri: 23:30/00:00/00:30
Larunbatetan.
Joan: 13:30/14:00/14:30/20:30/21:00/21:30.
Etorri: 17:00/17:30/18:00/23:30/00:00/00:30
Apirilaren 3tik 25era
Ostiraletan.
Joan: 21:00. Etorri: 00:00
Larunbatetan.
Joan: 14:00/21:00. Etorri: 17:00/00:00
TXOTX DENBORALDIA 2015 2015-I-10 larunbata //X
SAGARDOETXEAN jarri dute zita, asteazkenean
12:00etan, txotx denboraldi berriari hasiera
emateko. Uztaren berri eman, sagardoaren
ezaugarriak azaldu... eta dantzan jarriko dira
denak! Erritual koreografikoa prestatu dute
aurten: Arizkungo sagar dantza eskainiko dute
Astigar taldeko kideek, eta segidan, soka dantza
egingo dute sagardogileek, eskutik helduta.
Horrela abiatuko dira Bereziartua sagardote -
gira, Loreak filmeko protagonistekin batera.
Itziar Ituño, Itziar Aizpuru eta Nagore Aranburu
aktoreek irekiko dute txotx denboraldiko
aurreneko kupela, «gure sagardo berria» oihu -
katuta, sagardo denboraldiari hasiera emanez.
Pintxotx, pintxopote berezia arratsaldean
Arratsaldean izango du segida sagardoaren
festak. Pintxotx egingo dute herriko tabernetan,
egunera moldatutako pintxopotea: pintxo
bereziak eta sagardo berria.
Eta gauean, tabernatik sagardotegira
mugituko da berriz, aurreneko afariak emateko.
Bere ateak irekiko dituzte Sagardoaren
Lurraldeko sagardotegiek, herriko talde
kulturalei afari goxoak eskaintzeko.
Hamaika ekintza, txotx denboraldian
Asteazkenean hasi, eta sagardoaren hariak ez du
etenik izango, txotx denboraldi osoan zehar.
Hamaika ekintza egingo dituzte, jendea
sagardora gerturatuz: probaketak sagardotegi -
etan, hazi bat ereiteko aukera Sagardoetxean,
bisita gidatuak, jokuak...
Azken urteetako ohiturari jarraituz, sagardo
eta gazta dastaketa berezia egingo da Aste
Santuan, apirilaren hasieran: bertako
sagardotegien sagardoa eta Euskal Herriko gazta
desberdinak, aukeran.
‘Txotx.info’, erreserbak errazteko
Bezeroei gauzak errazteko, zerbitzu berri bat
eskaini dute web orrian. Erreserbak egiteko
aukera izango da txotx.info gunean. Gero eta
jende gehiagok egiten ditu erreserbak online, eta
bertan, beraiek arduratuko dira sagardotegi
batean lekua bilatu eta erreserbak egiteaz.
Koadrilek zailtasunak izaten baitituzte lekua
aurkitzeko, sagardotegietan...
Bazkariak, afariak edo probaketak egiteko,
webgunean bertan hartu daiteke lekua,
Sagardoaren Lurraldeko edozein sagardotegitan.
Albisteak, proposamenak eta informazioa ere
badaude, txotx denboraldiaz gozatzeko. n
Sagardogileak dantzan,
eta txotx denboraldia martxan
Kalakan taldeak ireki zuen txotx denboraldia iaz, Alorrenea sagardotegian.
HASIERA EKITALDIA ASTIGARRAGAN
Datorren asteazkenean irekiko da
txotx denboraldia Astigarragan.
Aurten, erritual koreografikoa
prestatu dute: sagar dantza
egingo du Astigar taldeak, eta
soka dantza sagardogileek.
Elkarrekin joango dira denak,
Bereziartua sagardotegira,
aurreneko kupela ireki dezaten
Loreak filmeko protagonistek.
ASTEAZKENA, urtarrilak 14:
Txotx denboraldi berriaren hasiera
12:00 Prentsaurrekoa Sagardoetxean: 2014ko uzta,
sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak...
12:45 Loreak filmeko protagonistek sagarrondo bat
landatuko dute Sagardoetxeako sagastian.
13:30 Txalapartarien deiarekin batera, Astigar
taldearen sagar dantzak eta sagardogileen soka
dantzak, protagonistak kupelera gerturatuko dituzte.
13:45 Astigarragako Bereziartua sagardotegian,
lehen kupela irekiko da, 2015eko txotx denboraldi
berriari hasiera emanez. Ondoren, denboraldiko
aurreneko sagardotegi menua dastatuko dute.
18:00-20:30 Pintxotx Astigarragako tabernetan:
pintxo bereziak eta sagardo berria.
20:30 Herriko elkarteen afariak sagardotegietan.
//XI 2015-I-10 larunbata TXOTX DENBORALDIA 2015
Jakin berri dugu Goya sarietarako izendapena
lortu duela Loreak filmak. Espero zenuten?
Espero espero... Beti izaten da esperantza pixka
bat. Baina zaila ikusten genuen, euskerazko
pelikula izanda... Eta hara! Oso kontentu gaude.
Zuzendaria Kalifornian dabil, eta jakin bezala hasi
ginen denak, segituan, mezuak eta whatsappak
elkarri bidaltzen!
Pareko poza sentitu al duzue Astigarragako
edari preziatuena probatzen aurrenak zuek
izango zaretela jakinda?
Noski! Ilusioa egiten du zurekin pentsatzeak. Gu
ez gara inportanteak, eta ilusioa egiten du
horrelako baterako zurekin gogoratzeak. Hortxe
joango gara, hiru neskatxak! Beno, bi neskatxak
eta ni, amona!
Arrakasta arrakastaren atzetik, noizbait damutu
izan zara urte luzez aktore lana bazterrean
uzteagatik?
Damutu ez. Gauzak aldatu behar direnean
aldatzen dira. Garai hartan ni ezkondu egin
nintzen, seme-alabak eduki nituen. Beste garai bat
zen eta beste lan batzuk nituen. Orain, berriz, oso
ondo etorri zait hau dena! Aurrera beidatu behar
da, eta ez pasatakora! Pentsatu dezakezu: lehenago
hasi banintz... Baina agian, orduan, lan batzuk ez
zuten izango edukitzen ari diren arrakasta!
Aktore onenaren saria lortzekotan ere bazara,
Espainiako Zinematografia Prentsak antolatzen
dituen Premios Feroz sarietan. Pozik?
Ilusioz! Ilusio haundia egin dit! Ez nuen
pentsatzen! ‘Loreak’ pelikulan besteek ere oso lan
ona egin dute. Eta ni izendatzea... Edade honekin
horrelako errekonozimendua jasotzea... Egia esan,
ez nekien premio hau bazenik ere. Umilak dira.
Baina zineko prentsak ematen ditu, eta hau oso
inportantea bilatzen dut.
Etxekoak ere harrituta al dauzkazu?
Etxean? Etxean, denak feliz! Hasi nintzenean
telebistan lanean, edukiko zuten kezka. Noski,
ama 60 urterekin, non, eta telebistan! Goenkalen
hasi nintzen, eta uste zuten jarraipenik ez zuela
edukiko. Pare bat eguneko kontua izango zela.
Hasieran kezkatuta zeuden bai, baina, orain,
denak kontentu!
Txotxera itzulita, Jon Garaño zuzendariak, sortu
al dizute Astigarragako sagardoarekiko
zaletasunik? Sagardozaleak al zarete?
Neri gustatu egiten zait. Txikitan sagardotegiak
ezagutu nituen. Getarian, ni getariarra naizela argi
geratu dadila, lauzpabost sagardotegi baziren.
Orain ez. Baina ezagutzen ditut. Orduan joera
haundia zegoen asteburuetan joateko. Aitona beti
sagardotegian ezagutu nuen, eta etxean ere
sagardoa izaten genuen. Gero, denboraldi batean,
geldituta bezala egon zen sagardoa. Baina urte
batzuetatik hona berriro ere asko igo da. Neri asko
gustatzen zait. Alkohol gutxiago dauka beste edari
batzuk baino, eta edateko errazagoa da.
Gure Sagardo Berria probatzen hiru aktore. Nola
jakingo dugu gustatzen zaizuen, ala antzezten
ari ote zareten?
Ez dakit! Egia esan, oraindik ez dugu elkarrekin
hitz egin. Entsaiatu ere egin beharko dugu. Hau da
aurtengo sagardo berria! Nik uste dut jende gutxi
egongo dela sagardoa gustatzen ez zaiona. Hala
ere, ez naiz inoiz egon sagardotegi batean! Hor, nik
uste, gazteagoak ibiltzen direla...
Aurten egin beharko duzu sagardotegiren bat,
orduan! Asmorik bai?
Igual egin beharko dugu pelikulako denak
elkartuta! Zuzendari eta produktoreei esan
beharko diegu afari berezi bat antolatzeko; denak
elkartu, kantuan aritu eta... Neri asko gustatzen
zait! n
Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru eta Itziar Ituño, ‘Loreak’ filmaren aurkezpenean, Donostiako Zinemaldian.
«Aitona sagardotegian egoten zen, eta
etxean ere sagardoa izaten genuen beti»
TXOTX IREKIERA ASTIGARRAGAN // Itziar Aizpuru - ‘Loreak’ filma
Asteazkenetik aurrera, sagardoa
izango da Astigarragako izarra.
Pausu hori ematen laguntzeko,
hiru izar haundi izango ditu lagun
‘Gure Sagardo Berriak’. ‘Loreak’
pelikulako protagonistek irekiko
dute txotxa: Nagore Aranburuk,
Itziar Aizpuruk eta Itziar Ituñok.
«Gu ez gara inportanteak, eta ilusioa
egiten du horrelako baterako zurekin
gogoratzeak. Hortxe joango gara, bi
neskatxak eta amona!»
TXOTX DENBORALDIA 2015 2015-I-10 larunbata //XII
ÑO! Ederki sartu da tragoa.
Afalordua eta elkarrizketa
bukatu berria. Momentua ere
horretarako aproposa. Eta
Joxe Miguel Bereziartuak
aurrez azaldutako mikatz
puntu hori igartzen da bai.
Bereziartua sagardotegian,
garai bateko sagardoari eus -
ten saiatzen direla azaldu
du: «Gaur egun denon joera
da sagardo edan errazak
egitea. Hala ere, guk nahiko
sagardo lehorrak egiten ditu -
gu. Mitz punttu eta kolo -
rearekin. Gaur egun, sentsa -
ziorik ez dizute sortzen gau -
zek, eta jan eta edan, senti -
tuz egin behar dira. Sagardo -
ak edan eta sentsazioren bat
utzi behar dizu. Lehengo
tradizio zaharrean segitzen
dugu guk oraindik».
Aurtengo txotx irekiera
ekitaldia Bereziartua sagar -
do te gian egingo da. Ez da
lehe nengo aldia izango, baina
horrek ez dio ilusioa kentzen
Bereziartuari: «Hirugarren
aldia izango da. 2003an
Olanok ireki zuen eta 2007an
Irujok. Eta aurten goa rekin
ere, oso pozik gaude. Beti
izaten du arrakasta haundia
irekierak, jende asko biltzen
da, eta hori ona da guretzat.
Baina lana eta ardura ere
bada. Eta ahal den ondoena
emango dugu. Egia esan,
kopurua neurrikoa da. Urte
askotan Petritegin egin izan
da. Alorrenean ere egin da,
eta 200-300 lagun elkartzen
ziren. Horretarako, ordea,
prestatuta egon behar duzu.
Orain, hori murriztea erabaki
da eta aurten 180-170 bat
lagun izango gara».
Kalitateko sagardoa
Sagardo berriaren inguruan
galdetuta, oso kalitate one -
ko ak atera direla azaldu du
Bereziartuak: «Gaur egun
sagardogile gehienak profe -
sio nalak gara eta linea bat
hartua dago. Ezin da urte
batean oso sagardo ona egin
eta hurrengoan oso txarra.
Orokorrean, utero egiten dira
kalitatezko sagardoak».
Hori bai, hemengo sagarra
espero baino gutxiago izan
dela azaldu du: «Aurten de -
xen te sagar izan da, baina
gehiago espero zen. Udazke -
na lehorra izan da eta sagarra
hazi beharrean bildu egin da,
lehortu egin dira. Hala ere,
gustora gaude». Aurtengo
sagardoa egiteko, %40 inguru
erabili dute hemengo sagarra.
Gainera koa, Frantzia, Galizia
eta Asturiasetik ekarri dute.
20.000 litro,
Eusko Labeleko sagardoa
Ia milioi bat litro sagardo egin
dute aurten Bereziar tuan.
«Iaz gehiago egin genu en, sa -
gar gehiago izan zelako he -
men eta baita Frantzian ere.
Baina normalean kopuru ho -
rie tan ibiltzen gara: 800.000-
1.000.000 litro», azaldu du
Astigarragako sagardogileak.
Eusko Label sagardoa ere
egiten dute Bereziartuan:
«Nor malean, 1-2 upel egin
ohi ditugu eta aurten, baka rra:
20.000 litro. Labelekoa egiteko,
kolpera behar duzu sagarra
eta hemen kosta egiten da
kopuru hori batera biltzen».
Labelarekin, bertako saga -
rra rekin egindako sagardoa -
ren aldeko apustua egina
dute Bereziartuan eta horren
garrantzia azpimarratu du
sagardotegiko nagusiak:
«Gu retzat oso inportantea
da, besteak beste, jatorrizko
denominazioa lortzeko eta
bertako sagardoa ezagutzera
emateko. Eta bertako saga -
rrak aurrera egingo badu,
denominazio batean bukatu
behar du. Nik horrela ikusten
dut». Eta ari direla pausoak
ematen azaldu du: «Orain,
Euskal Herrian, ez da posible
dena bertako sagarrarekin
egitea. Kantitate haundietaz
ari gara eta sagasti asko leku
itxian eta malkarretan dau -
de. Baina instituzioen aldetik
ere ari dira lanean. Orain,
sagarra aldatu behar bada,
azterketak eginda eta jakin -
da egiten da, behar den leku -
an, ahalik eta sagarrik onena
emateko. Hori hobe tzen
joan go gara eta 6 bat urtera
edo, mejora haundia izango
da. Horretarako, bide hone -
tan segi behar dugu lanean».
Egurrezko upela nahiago
60 upel dauzkate Bereziartu -
an eta oraindik «ahal den
guztian» egurrezkoa man ten -
tzen dutela nabarmendu du
Bereziartuak. 28 bat dauzkate
egurrezkoak. Zer nahiago
duen galdetuta, aukeran,
egurra nahiago duela azaldu
du: «Bi gauza diferente dira.
Egurrak tejoa, mikaztasuna…
ematen dio. Eta inoxidablean,
aroma gehiago mantentzen
da, karboniko gehiago du…
Biek dute bere puntua, baina
gu tradizio zaharrekoak gara
eta oraindik behintzat, nik
nahiago dut egurra».
Menua ere, tradizionala
160-180 lagunentzako lekua
dute Bereziartuan. Eta es -
kain tzen duten menua sagar -
dotegiko betikoa dela azaldu
du Joxe Miguelek. «Neri iru di -
tzen zait txotx denboraldia
zerbait kultural edo tradizio -
nal den bezala, menuak ere
halaxe izan behar duela;
dagokiona. Hori ere manten -
du egin beharko litzateke
nere ustez. Hala ere, batzuk
aukera gehiago jartzen dute
ohiko menutik kanpo eta ez
dut gaizki ikusten. Bakoitzak
ikusi behar du ze bide jarraitu
nahi duen».
Bereziartua sagardotegiak
San Sebastian aurreko ostira -
lean (urtarrilak 16) irekiko di tu
ateak maiatzeko azken la run -
batera arte eta aurreko urtee -
tan bezala, denboraldia ondo
joatea espero dute. Hala ere,
Bereziartuaren etorkizu na,
botilan dagoela argi utzi du.
Sagardoa zabaltzen
Espainia mailan, Europan eta
Ameriketan saltzen du bere
sagardoa Bereziartuak, eta
oraindik asko dagoela zabal -
tzeko dio Astigarragako sa -
gar dogileak: «Pentsa, produ -
zitzen dugunaren %70-80 bat
Euskal Herrian salduko da.
Espainia mailan bakarrik,
asko dago egiteko. Ohiturak
sortzea da kontua eta ez da
hain erraza. Sagardoak bere
gauzak dauzka: posoa, urteko
bizia du, urtero desberdina
ateratzen da... Gauza horiek
ikasi egin behar dira eta
barneratu. Zentzu horretan
edukatu egin behar da jendea
eta lana dago. Hala ere,
naturalaren aldeko joerak ere
indartzen ari dira orain eta
hor, sagardoak badu bidea
egiteko. Egia esan, pixkanaka,
baina zabaltzen ari gara».
Hiru sagardo mota
Hiru sagardo mota egiten
dituzte Bereziartuan: norma -
la, gourmeta eta Labela.
«Gour meterako, gorputz
gehixeago eta mikatz puntua
izaten duten sagardoak auke -
ratzen ditugu. Modu batean,
garai bateko sagardoa bila -
tzen dugu. Egia esan, arra kas -
ta polita du. Jatetxe erdi-goi
mailakoetara bideratzen du -
gu sagardo mota hau», azaldu
du Bereziartuak. Bestalde,
tamaina txikiko botila ere
ateratzen dute. n
«Gure sagardoetan, mikatz punttuari
eta koloreari eusten saiatzen gara»
Joxe Miguel Bereziartua sagardo tragoa eskaintzen.
BEREZIARTUA SAGARDOTEGIA // Joxe Miguel Bereziartua
Bereziartua sagardotegian izango da txotx irekiera ekitaldia eta oso pozik daudela azaldu dio Kronikari Joxe
Miguel Bereziartuak. Sagardo berriaz eta beste hainbat kontutaz hitz egiteko ere aprobetxatu dugu.
Urtarrilaren 16tik
maiatzaren azken
larunbatera arte
egongo da irekia
Bereziartua.
//XIII 2015-I-10 larunbata TXOTX DENBORALDIA 2015
Dena prest txotx denboraldirako?
Azken kondarrak prestatzen ari gara. Bertako in -
txaurrak erosi eta... Bai. Hilaren 16an irekiko dugu.
Nolako sagardoa izango da aurten Gurutzetan?
Edangarria. Iaz baino gorputz gutxixeagorekin.
Gurutzetak sagardo edan errazak bilatzen ditu.
Gure helburua da ahalik eta kalitate haundieneko
sagardoa sortzea. Horretarako, Gorenak markan
sartuta gaude. Gorenakeko araudia bide oso
egokia da kalitate hori lortzeko.
Kalitate hori lortzeko, prozesua kontrolatu behar,
sagastietatik hasita. Nolako uzta izan da aurten?
Hemen uzta nahiko polita izan da. Kanpoan, berriz,
uste baino eskasagoa gertatu zaigu. Bretaña eta
Normandiatik ekartzen dugu guk. Baina gehiena,
Gipuzkoatik. Gorenaken gaudenok gure horni tzai -
leak dauzkagu, homologatuak, horrela, sagastiak
kontrolatuta edukitzeko. Gure asmoa da gero eta
sagasti gehiago lortzea sistema honen barruan,
Gipuzkoan eta Euskal Herrian. Gure helburua da
100% hemengo sagarra erabiltzea.
Asko aldatu da sagardoa azken urteetan?
Xuabeagoak omen dira orain...
Garai batean, sagardoa, eta edari gehienak, fuer tea go -
ak izaten ziren, garratzagoak. Egun ezingo genituzke
edan orain 40 urteko sagardoak. Orain beragoak
egiten dira, edan errazagoak, afrutatuagoak.
Txotxeko ohiturak ere aldatu dira? Eta botilako
sagardo edaleak?
Bi gauza diferente dira. Askotan ez du zerikusirik iza -
ten txotxera datorrenak botilako edalearekin. Asko
txotxera etortzen dira giroarengatik, eta txule -
tarengatik edo janariarengatik. Oraindik badira
sagardotegiari begirunea diotenak eta saiatzen
direnak dastatzera etortzen. Baina ohitura aldaketak
badaude, gizartean bezala. Gazteak ez dira lehen
bezala ateratzen, diruz ere urriago ibiltzen dira. Lehen
sagardotegia sagardoa probatzeko tokia zen, jakirik
ez zen egoten. Baina txotxera datorrenak badaki
sagardotegira etortzea gure kulturaren ezaugarri bat
dela, guztion ondarea.
Eskaintza bereziak ere egiten dituzue...
Denbora da 20 euroko menua eskaintzen dugula, ba -
kai lurik gabe, astelehen, astearte eta asteazkenetan.
Bestalde, bakailua saltsan eskatzeko aukera ere
ematen dugu. Eta aurten bi nobedade ditugu, 2
esperientzia mota. Batetik, sagardotegira bisita
egiteko aukera ematen dugu, historia ezagutzeko eta
konparatzeko garai bateko eta oraingo sagardoa
egiteko prozesuak. Bestetik, sagardotegiko menua
egiteko sukalde tailerra eskainiko dugu, ostegun,
ostiral eta larunbat eguerditan, gero, bertan
bazkaltzeko aukerarekin.
Horrelako eskaintzak dira etorkizuneko giltza?
Esperientziak dira aukera bat gehiago emateko.
Merezi du jendeari adieraztea sagardoaren atzean
dagoen kultura eta historia. Etorkizuna etorriko da
dena uztartzearen bidetik: sagardoaren historia,
kultura eta kalitatea. Eta osagai horiekin guztiekin
irudi bat sortzetik, kalitatezkoa. n
Jose Angel Goñi, Gurutzetako upeltegian.
«Merezi du adieraztea sagardoaren
atzean dagoen kultura eta historia»
GURUTZETA SAGARDOTEGIA // Jose Angel Goñi
«Azken kondarrak prestatzen» ari
dira Gurutzeta sagardotegian,
datorren ostiralean irekiko baitute
txotxa. «Bertako intxaurrak erosi
eta...». Apirilaren 18ra arte, irekita
egongo da, egunero, eguerdi eta
gau, igandeetan izan ezik. Gero,
ostegun, ostiral eta larunbatetan
irekiko dute, maiatzera arte.
«Sagardotegira etortzea gure kulturaren
ezaugarri bat da, guztion ondarea»
«Etorkizuna etorriko da dena
uztartzearen bidetik: sagardoaren
historia, kultura eta kalitatea»
TXOTX DENBORALDIA 2015 2015-I-10 larunbata //XIV
IPINTZA sagardotegiaren webgu -
nean sartu eta halaxe jartzen du:
«ahaztu sagar dotegi hotz eta
erraldoiak. Herri erdigunetik 200
metro ra, Ipintzak ez ditu bazte -
rrean utzi izen ona eman dioten
goxotasuna eta sukal daritza». Eta
ezin ukatu kontuan hartzeko hiru
arrazoi garrantzitsu badirela. Agin
Laburuk halaxe azaldu du: «gure
sagardotegia txikia da, goxoa, eta
herrian, ia zentroan dago. Jendeak
kontuan hartzen du hori. Eta
bodega txikia dugunez, indar
guztiak janarian jartzen ditugu.
Kalitatea, eta ondo ematea
zaintzen dugu».
Sagardotegi menutik kanpo,
aukera
Aurten, berezitasun bezala,
bakailua bizkainan eskainiko dute
sagardotegiko menua ren barruan:
bakailu tortila, bakailu prejitua edo
bizkai nan, eta txuleta. Eta postrea
ere, aukeran jartzen dute: gazta,
menbrilo eta intxau rrak, edo
etxeko postreak.
Eta horiek ez dira aukeran
dauden gauza bakarrak. Ipintzan,
sagardotegiko me nuaz aparte,
beste hainbat gauza ere eskaintzen
dituzte. Jendeak eskertzen duela
dio Laburuk: «jendea aspertu
egiten da pixka bat, beti berdina
jateaz; batez ere ingurukoak. Eta
zerbait desberdina eskatzeko
aukera jartzen dugu».
Asteazkenetik ostiralera,
20 euroan
Azken urteetako joerari eutsiko
diola uste du Labu ruk, aurten ere.
Hau da, larunbat eguerditan eta
aste burutan ibiliko dela batez ere
jendea. Hori horrela, asteaz kenetik
ostiralera eskaintza berezia egingo
dute. Sagar dotegiko menua 20
euroan egongo da. «Iaz ostiral
gauak jaitsi egin zirela ikusi
genuen eta hori indartu nahi
dugu», dio Laburuk.
Urte guztian irekia
Ipintzan, txotx denboraldian
zentratzen badira ere, urte guztian
daukate irekia sagar do tegia.
Denboraldiarekin atzo hasi ziren
eta apirila bukaera arte ariko dira.
Eta bitarte honetan, seku lako
arrakasta izan duen 12 euroko
menurik ez da izan go. Hori bai,
denboraldia bukatzean, berriz
martxan jartzeko asmoa dute.
Biga rren urtez izan dute menu hori
eta oso ondo funtzio natu duela dio
Laburuk.
Ikasten eta sukaldaritza hobetuz
Sagardogintzarekin lotutako sukal -
daritzan sakonduz eta hobetuz
joan nahi dute Ipin tzan eta gauza
berriak ikas ten jarraitzen dutela
azaldu du Laburuk. Gipuzkoako
Sagardogileen Elkarteak antola -
tutako ikastaro batean hartu dute
parte, sagarra eta sagardoarekin
lotuta, eta Luis Irizarren eskolan
ere ibiliak dira. n
«Aurten, bakailua bizkainan
ere jarriko dugu aukeran»
Ipintza sagardotegia urte osoan izango dute zabalik.
IPINTZA SAGARDOTEGIA // Agin Laburu
«Jendea aspertu egiten da
pixka bat, beti berdina
jateaz; batez ere
ingurukoak. Eta zerbait
desberdina eskatzeko
aukera jartzen dugu.».
SAGARDO uzta ederra izan dute
Oialume Zar sagardotegian:
«askorik ez zela izango uste
genuen, eta espero baino askoz ere
gehiago izan da». Eta sagardoa ere,
halakoxea: «kategorikoa, oso ona
atera da», dio Ander Barrenetxeak.
Betiko menuarekin eta itxura
berrituarekin, prest eta gogoz
daude, bezeroak besoak zabalik
hartzeko. Datorren ostiralean
irekiko ditu ateak, txotx denbo -
raldiko aurreneko afaria emateko.
Sagar uzta, oso oparoa
Oso oparoa izan da 2014ko sagar
uzta, Oialume Zarren. Sorpresa
ederra eta pozgarria hartu dute, ez
baitziren oso onak aurreikuspenak.
«%90 baino gehiago, bertako
sagarrarekin egin dugu sagardoa»,
azaldu du Barrenetxeak. Eta sagar
uzta onarekin, oso ona atera da
sagardoa ere.
Urteroko menua,
betiko bezeroentzat
Ohiturari eutsita, urteroko menua
eskainiko dute Oialume Zarren,
aurten ere: txorizo pintxoa sagar -
dotan, bakailu tortilla, bakailu
frijitua, txuletoia, gazta, menbriloa,
intxaurrak, eta Martintxo pasteltxoa
aukeran. «Jende berdintsuarekin
egiten dugu lan urtero, eta eza -
gutzen dute zein den gure menua».
Datorren ostiralean, hilak 16,
irekiko ditu ateak denboraldian
aurrenekoz, eta maiatza hasierara
arte egongo da zabalik. Asteartetik
larunbatera izango da aukera,
egunero egunero, bertan afaltzeko;
eta bazkaltzera hurbildu nahi
duenak ere, lanean aurkituko du
sukaldea Oialume Zarren, ostiral
eta larunbatetan.
Baina malguak izango dira
bazkariekin ere: «enkarguz,
koadrila haundi bat badator,
emango diogu beste egunen
batean ere».
«Gure lema beti izan da
jendea arreta haundiz hartzea
eta goxatzea»
Txikia da Oialume Zar sagar -
dotegia, eta bertako goxotasuna
bilatzen dute bezeroek. Baina,
bereziki, arreta estimatzen dute:
«gure lema beti izan da jendea
arreta haundiz hartzea eta
goxatzea», dio Barrenetxeak.
«Etortzen den jendeak errepikatu
egiten du; askok esaten digute,
etxean bezala sentitzen direla gure
sagardotegian».
Betiko sagardotegia,
irudi berriarekin
Bere horretan mantenduko du
eskaintza, Oialume Zarrek, baina
badakar nobedaderik aurten,
itxuran. Irudi edo logo berria
daukate martxan: «aldaketa bat
egin diogu, sagardotegiari kolore
pixka bat emateko», azaldu du
Ander Barrenetxeak. Prest daukate
dagoeneko, sagardo berriaren
botiletan. n
«%90 baino gehiago egin
dugu bertako sagarrarekin»
Logo berria prestatu dute Oialume Zarren, botiletan jartzeko.
OIALUME ZAR // Ander Barrenetxea
«Etortzen den jendeak
errepikatu egiten du;
askok esaten digute,
etxean bezala sentitzen
direla Oialume Zar
sagardotegian».
//X V 2015-I-10 larunbata TXOTX DENBORALDIA 2015
UZTA ona izan da 2014 urtekoa, nahiz eta hoberik
ere espero zuten. Aurreikusitakoa baino %20
gutxiago eman dute Gipuzkoako sagastiek. Baina
iazkoaren aldean, nabarmen haunditu da
kopurua, eta oso sagar sanoa izan da gainera,
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi
duenez.
12 bat milioi litro sagardo egin dira lurraldeko
sagardotegietan, eta horretarako erabilitako
sagarra, %45a inguru izan da bertakoa.
Gainerakoa, Galiziatik eta Frantziatik ekarri dute
nagusiki. Baina zonaldearen arabera, asko aldatu
da uzta, eta zenbait tokitan, %100 egin dute
bertako sagarrekin.
Xuabeagoa eta gradu alkoholikoan baxuagoa
Ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, freskoa eta
edateko erraza izango da aurtengo sagardoa,
Sagardogileen Elkarteak azaldu duenez. Gainera,
oso usaintsua izango da, eta ahoan arina, baina
ibilbide luzekoa. Izan ere, aurtengo sagarra
xuabeagoa da tanino aldetik, eta gradu
alkoholikoan baxuagoa.
Gainera, orain sagardotegiek ez dute sagardo
naturala bakarrik egiten: dibertsifikatzen ari dira.
Badira sagardo aparduna egiten dutenak, eta
aurten, muztio pasteurizatua ere merkaturatuko
dute. Martxan dira beste zenbait produktu ere,
datozen urteetarako.
Zer ematen dio sagar mota bakoitzak,
sagardoari?
Sagar mota ezberdinak aztertzen ari da
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, EHUko
kimika fakultatearekin eta enologo talde batekin.
Horretarako, sagar mota bakarreko sagardoak ari
dira egiten. Helburua da aztertzea zer ematen
dion sagar mota bakoitzak, sagardoari; eta
sagardotarako omen dauden ia 1000 sagar motak
katalogatzea.
Laborategian lortutako emaitzak, gainera,
errealitatera eramango dituzte, eta zenbait
sagardotegitan, izango dira sagar mota bakarrez
egindako sagardoak ere.
Web orria eta ‘Txotx’ aplikazioa, berrituta
Teknologia berrietan ere eman ditu pausoak,
Sagardogileen Elkarteak. www.sagardotegiak.com
web orria berritu dute, eta aukera dago txotx
garairako erreserbak egiteko, Elkarteko edozein
sagardotegitan bazkaldu edo afaltzeko. Horrekin,
bezeroei bidea erraztu nahi diete. Bestelako
ekintza turistikoetan ere, egin ahal izango dira
erreserbak: bisita gidatuak, kata komentatuak...
Eta sagardoaren munduko agenda, gertakari eta
ekitaldiak ere, bertan jarriko dituzte ikusgai.
Txotx aplikazioa ere berritu du Gipuzkoako
Sagardogileen Elkarteak, telefono mugikorre -
tarako gida. Bertan egongo da sagardotegien gida
eguneratua, eta baita sagardoari buruzko
informazioa ere. Aplikazioa lortzeko, Txotx
izenarekin bilatu behar da, aplikazioen ohiko
dendetan. Eta sagardotegietan, QR kodigoak ere
jarri dituzte, aplikazioa jaisteko. Debalde da. n
Aurtengo sagardoa,
freskoa eta edateko erraza
Sagar motak aztertzen ari da
Juan Zuriarrain enologoa ere.
GIPUZKOAKO SAGARDOGILEEN ELKARTEA
Iaz baino askoz ere sagar gehiago izan da Gipuzkoan, «oso sagar
sanoa». 12 milioi litro sagardo egin dira bertako sagardotegietan:
«freskoa, edateko erraza eta usaintsua da, orokorrean».