Ongietorri Txotx 2015
Descripción
Berriak Merkatari eta Ostalarien elkartearen eskariz, Udalak urtero luzatu egiten du Kaxkoko taberna eta kafetegiak ixteko gaueko ordutegia. Berriakek eta gure zinegotziek aspalditik dakite neurri berezi horiek ihes egingo dien egoera sortzen dutela Andrekale 3 eta 14 artean. Urtero, desordena nagusitu egiten da deskantsatzeko eskubidearen aurrean.
ocio hernani sidra sidrería txotx
Ficha
- Autor: Ion Azpiazu Goñi
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2015-01-17
- Clasificación: 2.4. Txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006682
Texto completo
Berriak Merkatari eta Ostalarien elkartearen eskariz, Udalak urtero luzatu egiten du
Kaxkoko taberna eta kafetegiak ixteko gaueko ordutegia. Berriakek eta gure zinegotziek
aspalditik dakite neurri berezi horiek ihes egingo dien egoera sortzen dutela Andrekale 3
eta 14 artean. Urtero, desordena nagusitu egiten da deskantsatzeko eskubidearen
aurrean.
Eta galdetzen dugu: Kezkatzen al dira gure zinegotziak dibertsio eta atsedenaren arteko
oreka faltaren aurrean? Edo ondo geratzeagatik bakarrik aipatzen da txotx irekierako
diskurtsoan?
Beste zerbitzu batzuk indartzen dituen bezala, Udalak seguru bat kontratatu beharko al
luke ekintza hauek sortzen dituzten kalteak direla eta? Ispiluak haustea, kotxeak
markatzea, pertsianak edota eskaparateak puskatzea, herriko altzariak… Bizilagunek
ekintza desatsegin, ez osasungarri eta batzuetan arriskutsu horiek guztiak jasaten
jarraitu behar al dute Berriak eta gure zinegotzien permisibitatearen aurrean? Udaletik
eta Berriaketik ze jarrera hartzeko gomendatzen digute urtero urtero beraien erabakien
ondorioak jasaten ditugun bizilagunoi?
Moratoria, ardura, bidai orria. Epe bat jartzerik ba al dugu jarduera “berezi” hau
mantendu nahi dutenak ere arduradun egin daitezen ordena mantentzeko, inguruko
bizilagunoi eta Hernaniko zergadunoi kalterik eragin gabe? Gure arbasoen kultura
zoragarri hau defendatzen dugu. Txotxa sagardotegietan nahi dugu, gaueko ganberrada
eta zalapartatik aparte, beste herri batzuetan, asteburuei begira egin duten bezala:
Beasain, Zumarraga, Zarautz eta Irunen, besteak beste. Kaxkoko gaueko zalapartarekin
eta txotx faltsuarekin bukatzea erraza da. Horixe lortu duten herrietako konponbideak
kopiatzea besterik ez dago. Ongi etorri txotx 2015, baina txotx faltsua baztertzen dugu,
Andrekale 3 eta 14 artean egiten dena. Kaxkoa bizirik, gauean/kalean isilik.