Hemen da «Gure Sagardo Berria!»
Descripción
«Txinpartatsua, edan erraza, borobilagoa eta fruta usainduna» da aurtengo sagardoa, sagardogileen esanetan. Loreak pelikulako protagonistak izan dira probatzen aurrenak, gaur, Bereziartua sagardotegian.
astigarraga sidrería bereziartua itziar aizpuru itziar ituño loreak nagore aranburu protagonista sagar dantza sagardo berriaren eguna sidra soka dantza apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2015-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006680
Texto completo
Hemen da aurtengo sagardo berria! Eguerdiko 12:00etan prentsaurrekoa eman dute
sagardogileek Astigarragako Kultur Etxean, aurtengo sagardoaren ezaugarrien berri
emateko. Ondoren, sagarrondo bat landatu dute, Sagardoetxean, Loreak pelikulako hiru
protagonistek; Itziar Ituñok, Nagore Aranburuk eta Itziar Aizpuruk.
Aurreneko txotxa Bereziartua sagardotegian egin da, segidan. Baina, aurretik, ekitaldi
berezi baten txanda izan da. Arizkungo dantzariek bertako sagar-dantza dantzatu dute,
eta, ondoren, sagardogileak soka-dantzara bildu dira, kupeletara gerturatzeko. Bertan
probatu dute aurtengo sagardoa Loreak pelikulako hiru protagonistek.
Bertako sagarra bultzatzea, erronka
Prentsaurrekoarekin eman zaio hasiera egunari. Andoni Gartzia Astigarragako alkateak
«elkarlana» azpimarratu nahi izan du. «Sagardoaren Lurraldean Hernaniko, Usurbilgo eta
Azkaineko sagardotegi bana ere badaude. Inguruko herriekin elkarlanean hasi nahi dugu,
ditugun aberastasunak konpartitu eta eskaintza hobea egiteko».
Sagarduneko sagardogileen bozeramaileak, berriz, Joxe Angel Goñik, sagardoaren
ezaugarriak azaldu ditu: «txinpartatsua, edan erraza, borobilagoa eta fruta usainduna.
Zertxobait aurreratu da, eta edateko punttu-punttuan dago».
Diputatua; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagai Industriaren Kalitaterako
Zuzendaria; Koldo Lizarralde, Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Zuzendaria; eta
Arantxa Madariaga, Basque Tourreko zuzendaria. Azaldu dutenaren arabera, «aurtengo
sagardoaren %45 bertako sagarrarekin egin da». Horrekin lotuta, azaldu dute bertako
sagarraren aldeko apustua egiten ari direla, eta espero dutela 10 urtera bertako sagar
nahikoa izatea sagardo guztia egiteko. Bestalde, azken urteetan sagardoaren kalitateak
gora egin duela nabarmendu dute, eta lan horretan ari direla, prozesu osoa kontrolatzeko.
Fraisoro laborategiko dastaketa panelak Enac ziurtagiria lortu izanaren garrantzia ere
nabarmendu dute, kalitaterik goreneko sagardoa lortzeko lanean jarraitzeko.
Hiru Lore, txotx egiten
Loreak pelikulako hiru protagonistek ere hitz egin dute prentsaurrekoan. Gonbidapenarekin
eskertuta eta hunkituta azaldu dira. Itziar Aizpuruk halaxe azaldu du: «badut gogoa
sagardotegira joateko. Aurreneko aldia izango da! Eta eskertzen dut gonbidapena. Ikusi
dut gehienetan gizasemeak gonbidatu dituzuela, eta garaia zen Lore sorta bat jartzekoa
hemen! Espero dudana da Loreakek izan duen arrakasta hau sagardoak ere urte guztian
izatea».