Sagardo berriaz gozatzeko aukera, igandetik
Descripción
Igandean irekiko da txotx denboraldia Hernanin. Irekiera ekitaldia 12:30etan izango da Andoni Aizpuru eta Ana Urrutiaren eskutik. Ondoren, bazkaria izango da Itxas-Burun. Txartelak, salgai.
ocio ana urrutia andoni aizpuru hernani protagonista sidra sidrería apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2015-01-09
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006679
Texto completo
Txotx irekiera igandean izango da. ETBko Eguraldia saioko lantaldea omenduko dute eta
bertan izango dira Andoni Aizpuru eta Ana Urrutia. Atzo prentsaurrekoa eman zuten Txotx
Batzordeko ordezkariek eta denboraldiaren nondik norakoak azaldu zituzten. Luis
Intxauspe alkateak mezu argia zabaldu zuen: «3-4 hilabete iraungo ditu txotx denboraldiak
eta eskuzabalik, gogoz, harrera egingo diegu bixitari guztiei. Gure sagardoa probatzera eta
txotx denboraldiaren inguruko ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditugu denak, baina
elkarbizitza arauak errespetatzeko eskatzen dugu».
Hori horrela, hainbat neurri eta zerbitzu indartuko dituzte. Eta aurten, eraso sexisten inguruan
lanketa berezia egingo dela azpimarratu zuen alkateak: «Besteak beste, ostalari
eta tabernariei formazioa eta informazioa emango zaie, zer egin eta nola jokatu jakiteko».
Beste hainbat zerbitzu ere indartuko dira: Udaltzaingoaren zerbitzua, komun publiko
gehiago jarri, Ibai-ondon aparkalekua antolatu autobusentzat, autobus zerbitzua jarri
sagardotegietara... Autobus ordutegiak tabernetan ere jarriko dituzte.
Sagardo ona
Igone Intxauspek sagardogileen izenean hitz egin zuen eta sagardo ona egin dutela azaldu
zuen: «sagardotegi desberdinak gaude Hernanin: haundiak, txikiak... bakoitzak bere
berezitasunak ditu. Baina denak ahalik eta sagardorik onena egiten saiatu gara,
sagardozalea gustora atera dadin».
Hernaniko 11 sagardotegik hartuko dute parte irekiera ekitaldian: Alberro, Goiko Lastola,
Iparragirre, Altzueta, Larre-Gain, Zelaia, Rufino, Otsua-enea, Akarregi, Itxas-Buru eta
Olaizola.
Irekiera ekitaldiaren ostean, bazkaria egingo da Itxas-Burun eta txartelak 20 euroan
daude eskuragarri, Biterin (08:00-15:00).
Kronikak gehigarri berezia argitaratuko du bihar.
EGITARAUA
11:00 Suziriak eta Apaxi ipuin kontalaria. Udaletxeko arkupean.
11:00-11:45 Trikitilariak, herriko kaleetan.
12:00 Kalez kale kantari. Plaza Berritik abiatu eta kalejiran Gudarien plazaraino.
Txalapartariak udaletxeko arkupean.
12:30 Txotx irekiera, plazan.
14:30 Bazkaria, Itxas-Burun.
18:30-20:30 Erromeria, Plaza Berrin (eguraldi txarra bada, Atsegindegin).