Larunbatean ospatuko dute Sagardo Eguna Zarautzen - Urola Kostako Hitza
Descripción
Ohiko osagaiekin antolatu dute aurten ere Zarauzko Sagardo Eguna. Edariaz gain, idi txuleta, txistulariak, bertsolariak eta omenaldi berezia izango dira larunbat honetan, Musika Plazan. Aurten Jose Luis Sanchez Sirvent Joe omenduko dute, izen bereko tabernako jabea. Urteetan zehar egindkao lan eskerga aitortuko diote festa giroan.
degustación gastronomía sagardo egunak sidra sidrería zarautz
Ficha
- Fuente: Urola Kostako Hitza
- Fecha: 2015-01-19
- Clasificación: 5.2. Días de la sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006675
Texto completo
Ohiko osagaiekin antolatu dute aurten ere Zarauzko Sagardo Eguna. Edariaz gain, idi txuleta, txistulariak, bertsolariak eta omenaldi berezia izango dira larunbat honetan, Musika Plazan. Aurten Jose Luis Sanchez Sirvent Joe omenduko dute, izen bereko tabernako jabea. Urteetan zehar egindkao lan eskerga aitortuko diote festa giroan.
Aurten ere, zortzi sagardogilek ekoitzitako edaria dastatu ahalko da: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia) eta Urdairarena (Usurbil), hain zuzen. Gesalaga enpresako idi txuleta lagunduko dute horiek. Bost euro ordainduz gero, pintxoa eta edalontzia eskuratu ahalko dira, nahi adina sagardo dastatzeko.
Sagardotegiko menua bazkaltzeko aukera izango da larunbatean herriko hainbat tabernatan. Itxas-Lur, Kirkilla, Txiki Polit, Kulixka, Santa Barbara, Lagunak eta Argoin Txiki jatetxeetan. Bakailao tortilla, bakailao frijitua eta saiheskia ala txuleta aukeran edukiko dute horiek. 24 euro kostako da lehenbiziko menua, eta 30 euro, bigarrengoa.