Dolores Redondo idazle ezagunak ireki du Nafarroako txotxeko sagardotegi denboraldia
Descripción
Urtarrilaren 16an egin zen irekiera ekitaldia Lekarozko Larraldean
ocio dolores recondo sidrería larraldea lekaroz protagonista sagar dantza sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: ttipi.net
- Fecha: 2015-01-19
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006671
Texto completo
Lekarozko Larraldea sagardotegian ireki zen joan den ortziralean, urtarrilaren 16an, 2015eko txotxeko sagardotegi
denboraldia eta Baztango bazterrak bere misteriozko trilogiaren bidez ezagutzera eman dituen Dolores Redondo idazlea
izan zen sagardo berria dastatzen lehena. Lekarozko Larraldearekin batera, Lesakako Linddurrenborda, Berueteko
Behetxonea, Aldazko Martitxonea eta Lekunberriko Toki Alai sagardotegiek osatzen dute Dolarea, Nafarroako
Sagardotegien Elkartea eta aurten 200.000 bat litro sagardo kupeleratu dituzte. Ikusi bideoa
Dolores Redondoz gain, kultura, kirol eta politika munduko jende ezaguna bildu zen Larraldean. Errate baterako, kultur
mundutik, Patxi Bisquert aktorea, Tasio edo La fuga de Segovia bezalako filmetan ezagun egin zena edo Manolo Arozena,
Etxabe eta Juan Mari Lopez bertsolariak bertan ziren, azken hau sagardogilea ere bada. Kirol arlotik, Ibai Meoki
Anaitasunako eskubaloi jokalari doneztebarra, David Latasa txirrindulari ohia, Mikel Goñi edo Patxi Larretxea ere han ziren
eta politika mundutik, Jose Javier Esparza kontseilaria eta UPNko burua. Gainera, Garbiñe Elizegi Baztango alkatea eta
Mikel Ortega zinegotzia ere Lekarozera hurbildu ziren, azken hau Jo ala Jo taldeko txistularia ere baita.
Hain zuzen, Jo ala Jokoen adar eta kirikoketa doinuekin hasi zen ospakizuna.
Gero, sagardantza eta aurreskua ere eskaini zieten sagardogileei eta Dolores Redondori eta idazleak, Jesus Angel Garcia
Larraldeako nagusiak irekitako lehen kupeletik dastatu zuen Nafarroako sagardo berria. Gero, gonbidatu guztiek txotxetik
edan zuten.
2011n ere Lekarozen ireki zuten Nafarroako sagardotegi denboraldia eta orduan Undiano Mallenco futboleko epaile
ezaguna izan zen arduraduna. Iaz, berriz, Lesakako Linddurrenbordan ireki zuten denboraldia Patxi eta Donato Larretxea
anaiek