El fin de semana realizarán una fiesta para celebrar el comienzo del trabajo en los lagares de Astigarraga
rally fotográfico programa idoia lizeaga sagar jauzia sagar uzta sagardoetxea
Ficha
- Autor: Arkaitz Illarramendi
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2008-09-25
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-000665
Texto completo
SAGAR ETA SAGARDOAREN KULTURA ZABALDUKO DU HERRIKO KALEETARA SAGAR UZTAJAIAK Ekitaldi nagusiak iganderako iragarri dituzte eta ekoizpen prozesuaren nondik norakoa ezagutzeko aukera izango da. Sagar Uztak zortzigarren edizioa beteko du aurten eta Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren inguruko kultura Astigarragako kaleetan zehar zabalduko du dolaretako lanen hasiera aitzakiatzat hartuz. Horren harira, hainbat ekitaldi izango dira larunbata eta igandean. Aurtengo edizioan, Sagar Uztak bi ekintzei jarriko die arreta berezia: I. Argazki Rally Digitalari -Sagar Uzta jaiak partaideen ikuspegitik duen xarma sarituko duen lehiaketa- eta Idoia Lizeaga herriko diseinatzailearen Sagar Jauzia, landareekin egindako arteari - Astigarragako kaleak kolorez jantziko dituen paisaia-artelana-. Horretarako, artistaren irizpideak jarraituz, larunbat arratsaldean tailer irekiak izango dira Joseba Barandiaran plazan. Aurreko edizioan, toki bakar batean kokatu zen artistaren interbentzioa, baina aurten herri osoan ikusi ahal izango da: Astigarragako sarreretan dauden hiru kupeletan, udaletxean, plazan... Argazki lehiaketari dagokionez, izena igandean eman behar da 9.00etatik 10.00etara udaletxeko arkupetan. Ekitaldi nagusiak, ordea, igandean Foru plazan izango dira. Horrela, egitaraua 10.00etan hasiko da Pelotari kaletik Foru plazara bidean egingo duten Sagar Biltzea desfilearekin. Bertan, baserritarrak sagarrak bilduko dituzte beren saski eta kizkiekin. Horrez gain, tolarea sagardogileekin, garlia, dantzariak, trikitilariak eta txalapartariak izango dira. 11.00etatik 14.00etara, Astigarragako baserrietan bildutako sagarrekin madurazioa, txertoak eta xesto egileen erakustaldia izango da ikusgai. 12.00etan, sagar biltzea kizkiarekin, sagar jotzea pisoiakin eta patsaren zanpaketa egingo dute. Aldi berean, dastaketa eta salmenta izango da (sagarrak, sagar muztioa, sagardoa, sagar-dultzea eta likoreak). 14.30ean herri bazkaria egingo dute pilotalekuan eta bazkalosterako (17.30 inguruan) sagardogin-tzaren inguruko herri kirolak iragarri dituzte. Egun osoan, gainera, trikitilari, dantzari, abeslari eta txalapartariek ingurua girotuko dute. Sagardoaren museoa ere irekita egongo da igandean egun osoan. TXAPELKETA HERNANIN Sagardo kontuekin jarraituz, Hernaniko Txantxangorri elkarteak urtero antolatzen duen XXV. Sagardo Lehiaketa izango da bihar, 20.00etatik aurrera, elkartean bertan. Orotara hamabost sagardotegik hartuko dute parte, hots, Hernaniko Altzueta, Iparraguirre, Otsua-Enea, Olaizola, Itsasburu, Rufino eta Zelaia; Astigarragako Gurutzeta, Petritegi, Bereziartua, Herrero, Oyarbide eta Lizeaga; Donostiako Barkaiztegi eta Zubietako Astiazaran. Gainera, erregulartasun saria emango diote 25 urtetan maila onena erakutsi duen sagardogileari.