Markel Bergarak eta Geronimo Rullik irekiko dute 20:00etan, Saizarren txotx denboraldia
Descripción
Imanol Agirretxe Realeko jokalari usurbildarrak ireki zuen iazko txotx denboraldia, Saizar Sagardotegiak estreinakoz antolatu zuen ekitaldi baten bueltan. Sagardotegiak esperientzia errepikatzea erabaki du aurten. Oraingoan, Agirretxeren bi talde kide gonbidatu dituzte. Realeko Markel Bergara eta Geronimo Rulli jokalariek emango diote hasiera, Saizar Sagardotegiko 2015eko txotx denboraldiari. Ostegun iluntze honetan izango da.
ocio gastronomía protagonista sidra sidrería saizar apertura del txotx usurbil
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2015-01-22
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006638
Texto completo
manol Agirretxe Realeko jokalari usurbildarrak ireki zuen iazko txotx denboraldia, Saizar Sagardotegiak estreinakoz antolatu zuen ekitaldi baten bueltan. Sagardotegiak esperientzia errepikatzea erabaki du aurten. Oraingoan, Agirretxeren bi talde kide gonbidatu dituzte. Realeko Markel Bergara eta Geronimo Rulli jokalariek emango diote hasiera, Saizar Sagardotegiko 2015eko txotx denboraldiari. Ostegun iluntze honetan izango da. 20:00etan entzungo ditugu “Usurbilgo Saizar Sagardo Berria” adierazten.
Aurpegi ezagun asko espero dira ekitaldian. Hasteko, txotx irekiera, Julian Iantzi telebistako aurkezle ezagunak gidatuko du. Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu bertsolariek eta Xabier Solano soinujoleak girotuko dute. Usurbilgo ordezkaritza zabala espero da hitzorduan; Mertxe Aizpurua alkatea, inguruko herrietako alkateak baita, Amaiur koalizioko bozeramaile Xabier Mikel Errekondo, DYA-ko lehendakari Jose Luis Artola edota Jose Luis Zumeta margolaria. Usurbildarrak izan ez arren, gu guztion artean ezagunak diren Iñaxio Perurena harrijasotzailea, David de Jorge sukaldaria eta Luis Chillida, 2015 Rally Dakarreko gidaria ere bertan izango dira.
Herritarrei zabalduko den ekitaldia da Saizarrekoa. 20:00etan irekiera eta 21:00etan afaria sagardotegian. Otordura agertu nahi duenak erreserba egin dezala, 943 37 39 95 telefono zenbakira deituta. Afariaren prezioa; 25 euro.