Usurbilekin elkarlana sustatzeko asmoa adierazi du Astigarragak, txotx irekiera ekitaldian
Descripción
"Txooootx!", datozen hilabeteotan sarritan entzungo dugun hitza. Abian da ofizialki, 2015eko sagardo denboraldia, eguerdian Astigarragan ospatu den irekiera ekitaldiarekin. Hitzorduan aditzera eman dutenez, 2014ko uztak 10 milioi litro sagardoko ekoizpena utzi digu. Iazkoaren antzeko kopurua. Baina sagar barietateen araberako uzta irregularra.
astigarraga presentación sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Noaua aldizkaria
- Fecha: 2015-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006637
Texto completo
“Txooootx!”, datozen hilabeteotan sarritan entzungo dugun hitza. Abian da ofizialki, 2015eko sagardo
denboraldia, eguerdian Astigarragan ospatu den irekiera ekitaldiarekin. Hitzorduan aditzera eman
dutenez, 2014ko uztak 10 milioi litro sagardoko ekoizpena utzi digu. Iazkoaren antzeko kopurua. Baina
sagar barietateen araberako uzta irregularra. “Eskualdeen artean ekoizpena oso desberdina izan da eta baita
sagastian bertan ere, askotan frutarik gabeko barietateak ikusi baitira, eta ondoan, adar asko haustea
ondorioztatu duten sagar ugariko barietateak. Egoera hau Gipuzkoa osoan eman da antzeko moduan”,
Astigarragatik berri eman dutenez.
Sagardo usaingarria, hori-berdexka kolorekoa, txinparta bikainekoa, sagardo orekatua, oso edan erraza eta
arina dastatuko omen dugu denboraldi berri honetan. “Uda fresko eta hezeak sagarraren azukreen
kontzentrazio egokia ahalbidetu du, zuku arinak eta freskagarriak lortuz”, txotx irekiera ekitaldian berri
eman dutenez.
Elkarlana, “produktu turistiko erakargarriagoa eskaintzeko”
Sagardo denboraldi berriko nondik norakoak aurkeztu dituzte eguerdian, Astigarragako kultur etxean.
Besteak beste, Usurbili loturiko aipamenik ere egin da. Andoni Gartzia udalerriko alkateak, Astigarragan
sagardoaren inguruan bultzatzen duten elkarlana, herritik kanpo zabaltzeko nahia adierazi du. Hernani eta
Usurbilgo herriekin elkarlana sustatzearen aldeko apustua egin nahi du. “Uste dugu garaia dela inguruko
herrietan elkarlanean hasteko. Aurten, bai Hernani eta Usurbilekin nahi dugu harreman bat, elkarlan bat
egin. Herriok dugun aberastasuna partekatu, produktu turistiko erakargarriago bat eta hobeago bat
eskaintzeko etorriko diren bisitari guztiei”, Gartziaren esanetan. Bere adierazpenak, albiste honi atxikitako
bideoan dituzue.