Sagardoaren lurraldea

XXIII. Sagardo Berriaren Eguna (Apertura del Txox 2016 - Guía de Ocio de Gipuzkoa - Gipuzkoako Aisialdi Gida

Descripción

Urtarrilaren 14an aurkeztuko ditu Sagardoaren Lurraldeak 2014ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldi berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko ekitaldian.

astigarraga sidrería bereziartua protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx

Ficha

  • Fuente: KulturWeb
  • Fecha: 2015-01-05
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006624

Texto completo

Andoni Gartzia, Astigarragako Alkateak, Sagardoetxea Museoan eguerdiko 12:00etan ospatuko den
aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.
Urtero bezala, hogeitabigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango
da. Astigarragako Bereziartua sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu egingo dute LOREAK filmeko
protagonistek lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da.
Aldez aurretik, Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute. Ekitaldi sinboliko
honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean
sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.
EGITARAUA
11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2014ko uztaren ezaugarri nagusiak,
sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: LOREAK filmeko protagonistek sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak protagonista
kupelera gerturatuko dute.
13:45: Astigarragako Bereziartua sagardotegian "Gure Sagardo Berria" oihu eginda lehen kupela
irekiko da eta honekin batera, 2015eko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren,
denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
18:00-20:30: Pintxotx Astigarragako tabernetan.
20:30: Herriko elkarteen afariak sagardotegietan.
PROTAGONISTA IZAN ZIREN…
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
Ekitaldiaren Babesleen Loturak
Sagardoetxearen weba