‘Loreak’ filmeko protagonistak izan dira sagardo berria dastatzen lehenak
Descripción
Txotx denboraldiaren irekiera ofiziala egin dute Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Itziar Aizpuru aktoreek, Astigarragako Bereziartua sagardotegian.
astigarraga bertsolarismo itziar aizpuru itziar ituño loreak nagore aranburu protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Estitxu Zabala
- Fuente: Irutxuloko Hitza
- Fecha: 2015-01-14
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006621
Texto completo
Abian da 2015eko txotx denboraldia. Loreak filmeko hiru aktore nagusiek egin dute urteko lehen txotx ofiziala, “hau da aurtengo sagardo berria” esaldi
ezaguna bota ostean. Pozik eta hunkituta agertu dira Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Itziar Aizpuru Astigarragako Bereziartua sagardotegian, eta
lehenengoak malkoren bat ere lehortu behar izan du. Pelikulako zuzendari Jon Garaño eta Joxemari Goenaga donostiarrak ere ekitaldian egon dira,
irribarrea ahoan zutela. “Aipatu dira badirela 22 urte txotx irekiera egiten dela, baina gonbidatu gehienak gizonak izan dira. Bazan garaia lore sorta bat
jartzeko, batzuk pixka bat ximelagoak gauden arren”, aipatu du Aizpuruk barre artean.
Astigarragako kultur etxean bildu dira gaurko protagonista guztiak, eguerdian, ekitaldiari hasiera emateko. Bertan, aurtengo sagardoaren nondik norakoak
eman ditu Joxe Angel Goñi Sagarduneko presidenteak: “Sagardo edan erraza da, aromatikoa, txinpartatsua, iazkoa baino leunagoa, eta edan ostean ahoan
sentipen oso ona uzten duena”. Aktoreei dagokienean, hiruek onartu dute sagardozaleak direla, eta bakoitzak bere esperientziaren berri eman du. Ituñori
euskaltegikoekin egindako bazkariak etorri zaizkio gogora: “Euskaldun berria naiz eta sagardoak asko lagundu dit mingaina askatzen eta lotsa galtzen.
Orain, euskarari eta zineari esker itzuli naiz txotx egitera”. Aizpuruk, bere aldetik, sagardoa gogoko duen arren, sekula ez dela sagardotegi batean egon
onartu du: “Espero dezagun Loreaken arrakasta berdina edo gehiago izatea aurtengo sagardoak”. Aranburuk sagardoa egiteko moduan Loreak egiteko
ere talde-lana oso garrantzitsua izan dela azpimarratu du; eta izugarri eskertu du txotx denboraldia irekitzeko aukera izatea guztien partez: “Joxemari eta
Jon zuzendariek pelikula gaur egingo balute, Loreak ordez Sagarrak izango litzateke, eta desiatzen nago aurtengo sagardoa dastatzeko”.
Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus arduratu dira txotx irekierari bertsoak jartzeaz, eta Arizkungo sagar dantza egin dute hainbat dantzarik, sagardotegira
sartu aurretik, berritasun moduan.