Sagardoa, kultura eta natura bat eginda, Hernanin barrena
Descripción
Aiako Parke Naturalaren barruan, Hernanin barrena buelta egin eta Larre Gain sagardotegian otordua egiteko aukera dago, irailera arte, 30 eurotan.
ocio hernani recorrido cultura sidrería larregain naturaleza patrimonio sidra
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2015-01-26
- Clasificación: 5.8. Otros
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006611
Texto completo
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eskaintza berezia prestatu du aurten ere, Hernaniko kultur ondarea, natura eta gastronomia ezagutzera emateko.
Mendi ibilbide gidatua, Larre Gain sagardotegira bisita eta bertan otordua eskaintzen dira, 30 euroren trukean.
Bihartik igandera goizez gozatu ahal izango da eskaintza honekin, eta otsailetik irailera bitartean, asteartetik igandera, goizez eta arratsaldez. Baina igandetan ez da afaririk emango.
Aiako Parkean barrena, trikuharri eta saroiak
Eskaintzaren aurreneko zatia, mendi buelta, gida batekin egiten da Aiako Harriko Parke Naturalaren Hernaniko zatian: Saratsetako lepoan barrena, saroi eta trikuharriak ikusiz. Gero, Larre Gain sagardotegia bisitatzeko aukera izango da, eta baita bazkaldu edo afaltzekoa ere.
Erreserba egin behar da
Erreserba egiteko 20ko taldea osatu behar da: 943 49 50 69/943 55 58 46/arditurri@gipuzkoamendizmendi.net.