Sagardoaren lurraldea

Euskadiko 28 sagardotegik Eusko Labeldun sagardoa emango dute - HAZI. Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenta. Desarrollo Rural, Litoral y Alimentario - HAZI. Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenta. Desarrollo Rural, Litoral y Alimentario

Descripción

Hasi da iadanik Euskadiko Txotx denboraldia. Igandean, urtarrilaren 11n, Hernanin, sagardo denboraldiari hasiera emateko ekitaldia egin ondoren, Astigarragaren eta Goierriren (Gipuzkoa) txanda da orain, eta Arabako eta Bizkaiko sagardotegiena etorriko da, ondoren. LOREAK filmaren aktoreek, Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuruk, sagardoaren uzta berria aurkeztu dute Astigarragako

ocio araba astigarraga bizkaia eusko label gipuzkoa hernani itziar aizpuru itziar ituño loreak marca nagore aranburu sidra sidrería apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Hazi
  • Fecha: 2015-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006610

Texto completo

Euskadiko 28 sagardotegik Eusko Labeldun sagardoa emango dute

Hasi da iadanik Euskadiko Txotx denboraldia. Igandean, urtarrilaren 11n, Hernanin, sagardo denboraldiari hasiera emateko ekitaldia egin ondoren, Astigarragaren eta Goierriren (Gipuzkoa) txanda da orain, eta Arabako eta Bizkaiko sagardotegiena etorriko da, ondoren. LOREAK filmaren aktoreek, Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuruk, sagardoaren uzta berria aurkeztu dute Astigarragako XXII Sagardo Berriaren Egunean.

Txotxaren Astigarragako errituak hogeita bigarren edizioa izango du aurten, eta Eusko Labeldun Bereziartua sagardotegian egingo da. Arabako (urtarrilak 14, Aramaioko Iturrieta sagardotegia) eta Bizkaiko (urtarrilak 21, Zornotzako Uxarte sagardotegia) denboraldiari hasiera eman ondoren, sagardo goxo hori Euskadiko sagardotegiek eskaintzen dituzten betiko menuekin dastatzeko aukera egongo da denboraldi berrian.

Euskadin 28 sagardotgik egin dute HAZIk ziurtatutako Eusko Label sagardoa: Arabako sagardotegi batek, Bizkaiko 6 sagardotegik eta Gipuzkoako beste 21 sagardotegik. Eusko Labela duen Euskal Sagardoa, Euskadiko sagarrondoetatik datozen eta beren heldutasun-punturik onenean bilduak izan diren sagardo-sagar osasuntsuak bakarrik erabiliz egina dago.