Usurbilgo Saizar Sagardotegiko II.Txotx Irekiera - Gipuzkoako sagardo naturala
Descripción
Errealeko jokalari diren Markel Bergara eta Gerónimo Rullik emango diote hasiera Usurbilgo SAIZAR Sagardotegiko Txotx Denboraldiari. Zer: Usurbilgo Saizar Sagardotegiaren II. Txotx Irekiera. Noiz: Urtarrilaren 22ean, ...
ocio vinagre protagonista sidra sagardoz sidrería saizar apertura del txotx usurbil
Ficha
- Fuente: Gipuzkoako sagardo naturala
- Fecha: 2015-01-20
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006604
Texto completo
Markel Bergara eta Geronimo Rulli Errealeko futbolariek emango diote hasiera urtarrilaren 22an, SAIZAR Sagardotegiko Usurbilgo II. Txotx Denboraldiari. Iaz, Imanol Agirretxe jokalari usurbildarra izan zen ekitaldiari hasiera emateko arduraduna, “Usurbilgo Saizar Sagardo Berria” oihu eginez. Aurtengoan gainera, Julen Iantzi telebistako aurkezle naparrak gidatuko du ekitaldia, historia eta ibilbide luzeko Saizar sagardotegian. Ekitaldian parte hartuko dute baita ere Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu bertsolariek eta Xabier Solano soinujoleak eta bertan izango dira besteak beste, Mertxe Aizpurua Usurbilgo Alkatea, inguruko herrietako alkateak, Xabier Mikel Errekondo (Amaiurreko bozeramailea), Jose Luis Artola (DYA-ko Lehendakaria), Jose Luis Zumeta (Margolari usurbildarra), Iñaxio Perurena (Harrijasotzailea), David de Jorge (Sukaldaria) eta Luis Chillida (2015 Rally Dakarreko gidaria).
Aurtengoa Usurbilgo txotx denboraldia ofizialki irekitzen duten bigarren aldia izango da SAIZAR sagardotegian. Usurbilgo sagardo berria jendeak gozatzeko moduan dela eman nahi dute aditzera jendaurrean, festa giroan. Eta horretarako festa herritarrei zabalduko zaie: parte hartu nahi duenak SAIZAR sagardotegira azaltzeko aukera izango du eta moduzko prezio batean jarri dute afaria, 25 €, nahi duen jendeak parte hartu ahal izan dezan. Erreserba beharrezkoa da 943 37 39 95 zenbakian.
EGITARAUA:
08:00 – Markel Bergara eta Geronimo Rullik irekiko dute 2015ko Usurbilgo SAIZAR Sagardotegiko Txotx Denboraldia.
09:00 – Afaria hasiko da.
Ondorenean – Aitor Mendiluze eta Jexux Mari Irazu bertsolariek eta Xabier Solano trikitilariak girotuko dute afaria.
SAIZAR SAGARDOTEGIA:
Historia eta ibilbide luzeko sagardotegia da SAIZAR, Usurbilgo bihotzean kokatua. Azken urteetako inbertsioek izaera berezia ematen diote: batetik sagasti ugari jarri du Usurbilen bertan eta bere produkzioaren parte handi bat zuzenean bere sagastietatik lortzen du, eta bertako eta kanpoko hornitzaileekin ere zuzenean lan egiten du. Izan ere etengabe sagardoaren kalitatea hobetzeko lanean ari da SAIZAR sagardotegia eta horretarako prestatuak ditu instalazio guztiak ere. Saizarrek bere sagardo naturalaz gain beste zenbait produktu ere eskaintzen dizkio kontsumitzaileari: Sagardoz, Sagardoz Likorea, Ozpina, %100 bertako sagarrarekin egindako Eusko Label sagardoa…
- See more at: http://sagardotegiak.com/eu/noticia/usurbilgo-saizar-sagardotegiko-txotx-irekiera/#sthash.6GePVje6.dpuf