Sagardoaren lurraldea

Txotx garaiaren marka, baita ferian ere - Goierriko Hitza

Descripción

Delikatuzek antolatu ohi duen Hamabi hilabete hamabi produktu ekimenaren barruan, sagardoak hartu du aste honetan protagonismoa. Zeraingo Oiharte sagardotegiko Hariz Egunenek kupel mogikorra jarri zuen udaletxe parean, eta txotxetik probatzera eman zuen aurtengo sagardo berria. Bide batez, sagarretan erreparatzeko baliatu genuen atzoko postuz postuko itzulia.

feria sidrería oiharte ordizia sidra manzana txotx zerain

Ficha

  • Autor: Lierni Elortza
  • Fuente: Goierriko Hitza
  • Fecha: 2015-01-22
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006602

Texto completo

Delikatuzek antolatu ohi duen Hamabi hilabete hamabi produktu ekimenaren barruan, sagardoak hartu du aste honetan protagonismoa. Zeraingo Oiharte sagardotegiko Hariz Egunenek kupel mogikorra jarri zuen udaletxe parean, eta txotxetik probatzera eman zuen aurtengo sagardo berria.

Bide batez, sagarretan erreparatzeko baliatu genuen atzoko postuz postuko itzulia. Uzta ez da orekatua izan nonbait, izan ere, batzuk oso urte ona izan dutela aitortzen zuten bezala, kaxkar antzekoa izan omen da beste batzuen esanetan. Errezila da arrakasta handiena duen sagarra. Neurri eta itxuraren arabera, 1,50 eta 6 euro artean da kiloa salgai; dozenaka saldu ohi duenik ere bada.

Idiazabalgo Kalbarioko Amaia Alkortak, esate baterako, dena saldua zuen, baina aldiz, beste sagar mota asko ditu oraintxe ere aukeran: etxeko sagarra eta fuji izanekoak gozoenak; biziagoak berriz, zabale, neguko gorria, erreineta zuria, grisa… eta otsaila erdira arte behintzat etortzen segitzeko adina genero baduela aitortu zigun.

Sagarraz gain, hemengo fruitu eta fruitu lehorren eskaintza hauek osatzen dute: mizpirak (azkenetan daude jada), kiwiak, intxaurrak eta hurrak.

IMG_20150121_093821542
Sagar mota ezberdinak Idiazabalgo Kalbariokoen postuan.

Arkumearen prezioa
Arkumeari dagokionean, kiloa 3 euroan, eta bizirik pisatua (+%10 BEZa etxez etxeko bilketan). Hori da aurtengo denboraldiaren bukaerara arte finkatua dagoen prezioa; eta prezio hori bera izan zen Ordiziako azokakoa ere. Bide batez, esan, inork mamia egiteko hala nahiko balu, gatzagi naturala eros dezakeela plazan, eta baita ardi esnea ere (litroa 2,40 euroan).

Mikologia atala, garaiak hala aginduta, eskasian dabil. Mendiko angula gutxi batzuk baziren Lasaren postuan (18 euroan kiloa). Eta Santa Maria kaleko izkinan etxera eraman daitekeen autoekoizpenerako ‘kita’ eros daiteke; hogei bat egunen buruan, Pleurotus ostreatus edo belarri landuak izeneko perretxikoak jateko prest izango ditugu.