Sagardoaren lurraldea

Sagardozaleen gozamena

Descripción

Sagardozaleek eta oreretarrek zita garrantzitsua dute gaur, Errenteria-Oreretan, Sagardo Eguna; edozein herritarren agendan gorriz markatutako eguna. Goizean goizetik giro polita sortu da Foru plazan, eta eguerdirako leporaino bete da, nahiz eta euri zaparraden artean jendea estalpera joan den. Baserritarrez jantzita atera dira etxetik errenteriarrak, antolatzaileen eskaerari jarraituz.

degustación orereta sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Aizpea Amas
  • Fuente: Oarsoaldeko Hitza
  • Fecha: 2016-04-30
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006589

Texto completo

Sagardozaleek eta oreretarrek zita garrantzitsua dute gaur, Errenteria-Oreretan, Sagardo Eguna; edozein herritarren agendan gorriz markatutako eguna. Goizean goizetik giro polita sortu da Foru plazan, eta eguerdirako leporaino bete da, nahiz eta euri zaparraden artean jendea estalpera joan den.

Baserritarrez jantzita atera dira etxetik errenteriarrak, antolatzaileen eskaerari jarraituz. Foru Plazara iritsitakoan, lehen gauza edalontzia eta zapia erostea izan da, 6 euroren truke. Jada bazuten lizentzia nahi adina sagardo edateko, eta pintxoa jateko.

Eguerdian atseden hartu ondoren, arratsaldean sagardo gehiago izango da Zumardian. 18:00etatik aurrera, aurtengo sagardoaren uzta probatu ahal izango da.