Antzinako autopistak
Descripción
Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa ibiltaria aurkeztu da. Erakusketa hau, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek Sagardoaren Lurraldearekin sagardoaren kultura sustatzeko sinatutako hitzarmenaren harira dator eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean sortutako proiektua da.
ancla ocio astigarraga siderurgia exposiciones transporte hernani historia río barco cultura comercio patrimonio oria puerto sidra elaboración de la sidra construcción naval urumea usurbil
Ficha
- Autor: Aitziber Muga
- Fuente: Noticias de Gipuzkoa
- Fecha: 2016-04-23
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P18-3 »
- Código: NA-006587
Texto completo
Aste honetan Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketa ibiltaria aurkeztu da. Erakusketa hau, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek Sagardoaren Lurraldearekin sagardoaren kultura sustatzeko sinatutako hitzarmenaren harira dator eta Donostiako Aquariumarekin elkarlanean sortutako proiektua da. Gainera, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa ere jaso du.
Erakusketa hau apirilaren 27ra bitartean Hernaniko Biteri kultur etxean ikusgai egongo da; maiatzaren 13tik 22ra bitartean, Usurbilen; irailean, Astigarragan; eta 2017an, Donostiako Aquariumean.
Hernaniko kasuan erakustaldi hau bisitatzeko aukera ezberdinak eskainiko dira: herriko ikastoletako haurrekin bisita gidatuak egingo dira aldez aurretik adostutako egun eta orduetan eta bestalde, egunero 19.00etan erakusketaren bisita gidatua eskainiko da parte hartu nahi duten herritarrentzako.
Bestalde, bihar Sagardoaren Lurraldea ezagutuz ibilaldia ospatuko da Astigarraga eta Hernani artean eta ibilaldia Sagardo ibaiak, bizitza iturri erakusketaren bisita gidatuarekin amaituko da. Ondoren, bazkaria izango da Hernaniko Akarregi sagardotegian.
Erakusketa hau Lourdes Odriozolak, Astigarragako Sagardoetxea museoaren historialariak, egindako ikerketa batean oinarritzen da eta berak aurkezpen egunean azaldu zuenez, sakabanatuta zeuden testu eta informazio ugari bildu ditu. Izan ere, Estatuko, probintziako eta Udaletako artxiboetan egindako ikerketak, Oria eta Urumea ibaiek, hain zuzen Gipuzkoako bi ibairik garran-tzitsuenek, sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen dituztela eta bi bailara hauetako bizilagunen komunikazio eta harreman ekonomikoen antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi dute.
Honenbestez, erakusketa honek Oria eta Urumea ibaiak balorean jartzen ditu, eta etorkizunean, ibilbide edo paseo tematiko bat egiteko bidea eman dezake Sagardoaren Lurraldeako Sagardo Bideak proiektua osatuz.
Puntako teknologia
Erakusketak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo herriei buruzko alderdi ezezagunak ezagutara ematen ditu. Antzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako aberastasunaren iturri izan ziren. Une batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta
puntako teknologiadunak izan ziren eta beren ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordain-tzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate harakina eta Murgiako
jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren amodio kontuak, e.a.
Hernani herriaren kasuan ezagu-tzen ez ziren datu asko jasotzen dira, esaterako aurreko mendeetan zazpi portu izan zirela: Arbiza-Portu, Portu, Zikuñaga, Osiñaga, Caparote, Epele eta Fagollaga.
Horietan garrantzitsuena Portu izenekoa izan zen. Udalaren jabe-tzakoa zenez, izaera anitza izan zuen eta probintziaren barnealdea eta Nafarroaren arteko harremanetarako lotunea izan zen itsas merkataritzan, Urumea, Leitzaran eta Oria bailaretako beharrei erantzuten bai-tzien.
Hernanitik Donostiara burnia, sagardoa, sutako egurra, arraunak, egurra, e.a. eramaten zituzten eta barnealdeko herri eta Nafarroan banatzen ziren itsasotik iritsitako salgaiak. Izan ere, Urumea ibaia Donostiako Santa Catalina portutik Ereñotzu baino urrutirago nabigagarria zen.
Antzinan Urumea eta Oria jarduera ekonomiko askotarako bizitza eta aberastasun iturri izan ziren: sagardoa, ontzien eraikuntza, burnigin-tza, merkataritza eta izokin eta angulen arrantza, besteak beste izan ziren hauen inguruan sortu ziren produkzio arloak.
Ibaien agorraldiko hilabeteetan ere lanerako gaitasuna zuten burdinola asko izan ziren bi ibaien arroetan. Zumitzak, iltzeak, kabilak... egin zituzten baina aingurak izan ziren Gipuzkoari izen ona eman ziotenak.
Urumeako biztanleak sagardoaren eta burniaren ekoizpenean berezitu ziren eta Oriakoek gauza bera egin zuten ontzigintzan.
Izan ere, Gipuzkoako puntako guneetako bat izan zen ontzigintzako sektorean. Bere ospea probin-tziaz beste aldera zabaldu zen. Bere ontziolek 1.200 toneladetako galeoiak eta Euskal Herriko lehen lurrun-ontzia ureratu zituzten.