Altzuetakoa, Gipuzkoako bigarren sagardo onena
Descripción
Laugarren urtez jarraian azpitxapeldun geratu zen atzo Hernaniko Altzueta sagardotegia, Gipuzkoako XV. Sagardo Lehiaketan. Ez da nolanahiko marka Altzuetarena; izan ere, hamabost final jokatu dira, eta Altzuetak bederatzi aldiz lortu du finalerako pasea. Ibilbide horretan, sei aldiz lortu dute bigarren postua, eta behin hirugarrena.
sidrería aburuza sidrería altzueta donostia sidrería gaztañaga diputación foral de gipuzkoa concurso sidra
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-06-05
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006584
Texto completo
39tik 6 onenak, atzoko finalean
Finala Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean jokatu zen atzo eguerdian. Txapelketan hogeita hemeretzi sagardotegik eman zuten izena, eta seik lortu zuten atzoko finalean egotea: Altzueta eta Akarregi hernaniarrek; eta Aburuza, Alorrenea, Gaztañaga eta Izetak. Epaimahaia Fraisoroko dastagunean ikasi eta diplomatu diren dastatzaileek osatu zuten, eta Gaztañagako sagardoari eman zioten onenaren saria, 74 punturekin. Altzueta bigarren izan zen 70 punturekin; eta Aburuza hirugarren, 65 punturekin.