Sagardoaren lurraldea

XIV. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak.

Descripción

Gastronomia 2015eko ekainaren 6an "XIV. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak" ospatuko da Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean. Antolaketa Lehiaketa Batzordea honela osatuko da: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko bi ordezkari eta Euskal Gastronomia Elkarteko ordezkari bat; eta bere egitekoa izango da "XIV. Sagardo Lehiaketa.

donostia diputación foral de gipuzkoa concurso sidra

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-06-03
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006553

Texto completo

Antolaketa

Lehiaketa Batzordea honela osatuko da: Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko bi ordezkari eta Euskal Gastronomia
Elkarteko ordezkari bat; eta bere egitekoa izango da "XIV. Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak" izeneko lehiaketa kudeatzea.
Sagardo lehiaketako epaimahaia bederatzi lagunek osatuko dute, ondoren zehazten den moduan:
Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko foru diputatua izango da epaimahaiburua.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak zazpi kide proposatuko ditu epaimahairako. Proposatutako kideak ENAC erakundeak egiaztatutako sagardoaren dastaketa paneleko kideen artean aukeratuko dira.
Berrikuntzako, Landa garapeneko eta Turismoko Departamentuko funtzionario batek, Antolaketa Batzordeko kide denak, egingo ditu idazkari lanak, hitzarekin bana botorik gabe.

Izen-emateak
Sagardo naturala bakarrik onartuko da. Sagardo naturala egiten duten enpresek Gipuzkoan kokaturik egon behar dute eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan izena emanda; horrez gain, Botilaratze Erregistroa eta Osasun Erregistroa eduki behar dituzte.
Errolda eta erregistro agiri horiek 2015eko apirilaren 17ko 14:00ak baino lehen lortu behar dira, orduan bukatzen baita eskariak aurkezteko epea.
Eskaria, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira: Gipuzkoako Foru Aldundia - Berrikuntzako, Landa garapeneko eta Turismoko Departamentua - Landare Alorreko Unitatea - Gipuzkoa plaza z/g - 20004 Donostia

Laginak jasotzea
Antolatzaileek, sagardotegi bakoitzean, kupeletik zuzenean hartuko dituzte laginak.
Lagin bakoitzeko bi botila laborategi enologiko ofizial batera bidaliko dira, analiza dezaten.

Sariak
Lehiaketan finalista geratzen diren lehenengo hirurei honako sari eta garaikurrak emango zaizkie:
Lehenengo saria: 3.000€, txapela eta garaikurra.
Bigarren saria: 1.500€ eta garaikurra.
Hirugarren saria: 1.000€ eta garaikurra.
Lehiaketaren finalera iritsi diren gainerako lehiakideei diplomak emango zaizkie.