Aburuza eta Gaztañaga sagardo onenaren sariaren bila
Descripción
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketaren XV. edizioaren finala, larunbat honetan izango da eguerdiko 12:00tan, Donostiako Gastronomiazko Euskal Anaiartean. Aurten, Gipuzkoako hemezortzi udalerritako hogeita hemeretzi sagardotegik eman dute izena, inoizko parte-hartzerik handiena. Aburuza eta Gaztañaga finalisten artean daude.
sidrería aburuza donostia sidrería gaztañaga diputación foral de gipuzkoa concurso sidra
Ficha
- Fuente: Aiurri
- Fecha: 2016-06-02
- Clasificación: 5.6. Concursos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006552
Texto completo
Lehiaketa honek bi helburu nagusi ditu: ekoizpen prozesuan sagardogileak egin duen lanaren balioa nabarmentzea eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzea, bai ikuspegi organoleptikotik bai analitikotik aztertuta. Sailkapenerako dastatzeak maiatzean egin ziren Fraisoron, eta larunbateko finalerako sei sagardotegi hautatu ditu epaimahaiak:
Adunako Aburuza sagardotegia.
Hernaniko Akarregi sagardotegia.
Astigarragako Alorrenea sagardotegia.
Hernaniko Altzueta sagardotegia.
Andoaingo Gaztañaga sagardotegia.
Aiako Izeta sagardotegia.