Sagardoaren lurraldea

«Urtero esaten dute sagardo ona datorrela, baina aurtengoa benetan da ona»

Descripción

Andoni Aizpuruk eta Ana Urrutiak eman diote hasieran Hernaniko txotx denboraldiari

ocio ana urrutia andoni aizpuru astigarraga hernani loreak protagonista sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: J.F.M.
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2015-01-11
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006532

Texto completo

Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru EITBeko Eguraldia
saioko aurkezleek eman diote hasiera txotx
denboraldiari Hernanin, Gudarien plazan egin den
irekiera festa jendetsuan, eta lehenengo tragoen
ostean egin duten balorazioaren arabera, sagardo
berria "oso-oso ona" dator aurtengoan.
"Sagardogileek horixe bera esaten dute urtero, baina
hau behintzat oso ona dago", zioen Aizpuruk.
Giro ederrean eta jende askoren parte-hartzearekin burutu da igande eguerdian Hernanin irekiera-ekitaldia (asteazkenean
Astigarragaren txanda iritxiko da, 'Loreak' filmeko taldearekin), eguraldi euritsuak gehiegi lagundu ez badu ere. Urrutiak berak halaxe
aurreratu zuen duela egun batzuk: "Eguraldi-gizon eta emakumeak ekitaldiren batera gonbidatzen gaituztenean, ez dugu zorte handirik
izaten eguraldiarekin".
Hernaniko hamaika sagardogilek parte hartu dute ekitaldian, baita herriko alkate Luis Intxauspek ere. Guztira 400 litro sagardo
banatu dira.
Gipuzkoan 12 bat milioi litro sagardo egin dira denboraldi berri honetan. Aurreko urteetako kopuru beretsua da. Ekoizpenaren
erdia –edo piska bat gutxiago– egin omen da bertako sagarrarekin.
Andoni Aizpuruk eta Ana Urrutiak eman
diote hasieran Hernaniko txotx
denboraldiari