Hasi da txotx denboraldia
Descripción
200 lagun bildu ziren afaltzera Añota Sagardotegian. Bixente Artola masajista arduratu zen denboraldia irekitzeaz eta festa giroa izan zen nagusi
ocio sidrería añota azpeitia bertsolarismo protagonista sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Eli Aizpuru
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2015-01-11
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006531
Texto completo
Ohiturari jarraituz, Añota Sagardotegiak urteko zitarik
garrantzitsuenetako bat ospatu zuen ostiralean,
sagardo denboraldiaren hasiera, alegia. Bixente Artola
masajista ordiziarra izan da aurten txotx
denboraldiazabaldu duena, «Gora sagardo berria»,
deiarekin. Ondoren, Sebastian Lizasok, Andoni Egañak
eta Iñaki Muruak honakoa abestu zuten:
«Horra sagardo bihurturikan/lehen ziren sagar
aleak/zapore, usai, koloreakin/txipriztin berritzaileak./
Edateko zain asko geudela/ bistan daude seinaleak./
Gora sagardo berria eta/ gora sagardozaleak». Abestu zuen Lizasok.
Danok dakigu pareko hori/ sagardo berria dala/ ta Añotari opa diogu/ denboraldi mundiala./ Bixentei berriz aholkutxo bat /tokatzen
zaigun bezala./ Hainbeste gorputz goxatzen dunak,/ berea zaindu dezala», jarraitu Egañak.
«Sagardozale iritsi zaigu/ sagardo berrian txanda./ Eta sagardo ona egiten badagonez hainbat planta/. Ez dezagula aferrik pasa/ gure
edanaren langa. /Neurririk gabe goza dezagun/ baina neurrian edanda». amaitu zuen Muruak, gerturatu ziren hainbat eta hainbatek
txotx egin aurretik. 200 lagun elkartu ziren gero afaltzera Añota sagardotegian eta goizeko ordu txikiak arte luzatu zen festa, Kupela
taldearen erromeriarekin.