Ana Urrutiak eta Andoni Aizpuruk irekiko dute txotx-denboraldia Hernanin
Descripción
Igande honetan izango da, besteetan baino lehenago
ocio ana urrutia andoni aizpuru hernani protagonista sidra apertura del txotx
Ficha
- Autor: Felix Ibargutxi
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2015-01-07
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006524
Texto completo
Euskal Telebistako ‘Eguraldia’ saioko bi lagun oso
ezagunek, Ana Urrutiak eta Andoni Aizpuruk, emango
diote hasiera Hernaniko txotx-denboraldiari, igande
honetan. Aurten aurreratu egin dute irekiera eta aurre
hartuko diete Astigarragokoei; hura, berriz,
asteazkenean, hilak 14, izango da, sagardo berria dastatzeko ohorea ‘Loreak’ filmeko hiru emakume protagonistentzat izango delarik.
Hernaniko ekitaldia Gudarien Plazan izango da 12:30ean, ohi bezala. Bi lagunok egingo dute aurreneko tragoa, eta ondoren, nahi
duenak izango du aurtengo sagardo berria probatzeko aukera.
Egun osoko festaizango da. Suziriak botako dituzte 11:00etan eta, segidan, Apaxi ipuin kontalariak girotuko du udaletxeko arkupea.
Ondoren, trikitilari, kantari eta txalapartarien txanda izango da. Urtero bezala, bazkaria ere egingo da sagardotegian. Aurten,
Itxas-Burun antolatu dute. Eta arratsaldean erromeriaz gozatzeko aukera izango da.