Ontzi Museoak 25 urte bete ditu
Descripción
Donostiako Ontzi Museoa 1991ko maiatzaren 23an ireki zen publikoarentzat, euskal itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko helburuarekin. Jendeari zabaldu zitzaionez geroztik, zentroaren kudeaketa lana Airu Z.K. kultur zerbitzuetarako enpresak darama, eta geroztik, Soco Romano eta Jose Maria Unsain izan dira museoko zuzendarikideak.
ocio donostia cultura museo museo naval
Ficha
- Autor: Nerea Lizarralde
- Fuente: Irutxuloko Hitza
- Fecha: 2016-05-30
- Clasificación: 6.5. Museos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006497
Texto completo
Donostiako Ontzi Museoa 1991ko maiatzaren 23an ireki zen publikoarentzat, euskal itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko helburuarekin. Jendeari zabaldu zitzaionez geroztik, zentroaren kudeaketa lana Airu Z.K. kultur zerbitzuetarako enpresak darama, eta geroztik, Soco Romano eta Jose Maria Unsain izan dira museoko zuzendarikideak.
Urtemuga ospatzeko egitarau berezia prestatu dute, eta hurrengo asteetan jardueraz beteko dute Ontzi Museoa.
Maiatzak 31, eta ekainak 1 eta 2, asteartea-osteguna
Iñigo Salaberriak DSS2016EUko Labore programarako ekoiztu duen Kaia/El Muelle dokumentalaren proiekzioa. Donostiako kaiko arrantzako profesionalen eta bizilagunen ahozko testigantzak eskaintzen dituen dokumentala. Ordua: 17:30ean.
Ekainak 1, asteazkena
Orixe ikastolako ikasleentzako Apaxi ipuin kontalariaren saioa. Orixe Ikastolak hogeita bost urte
hauetan Ontzi Museoarekin harreman eta elkarkidetza estua izan du.
Ekainak 4, larunbata
Pasaiako bateleren dantzak: Museoaren kanpoaldean emanaldia. Ordua: 13:00etan.
Ekainak 14, asteartea
Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Atotxako flautisten kontzertua.
Ekainak 15 – irailak 30
Sirenak eta itsasgizon zailduak udako tailer pedagogikoa. Tailer honetan mitoen eta lanbideen
bitartez itsas munduan emakumeei eta gizonei tradizionalki eman zaizkien paper ezberdinak aztertuko dira. Astialdi eta aisialdi taldeentzako zuzendua (udaleku irekiak, hizkuntza akademiak, eta abar).
Ekainak 17, ostirala
Itsasoko jendea atal berriaren publikazioa webgunean, Museoak bultzaturiko ikerketak oinarri
hartuta. Euskal itsasgizonen eta itsas munduko emakumeen paperaren inguruko sail ezberdinak izango ditu.
Ekainak 21, asteartea
Ondarea, museoak eta generoa. Generoaren eta museoen inguruko tailerra. Euskal Herriko Unesco
Katedrako Maider Marañaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Haizea Barcenillaren parte
hartzearekin.
Ekainak 30, osteguna
Itsas Memoria, Euskal Herriko Itsas gaiei buruzko aldizkariaren 8. zenbakiaren edizio digitala. Bilduko dituen 36 ikerlanetan hainbat gai jorratuko dira: itsas historia, antropologia, ahozko testigantzen jasoketa, etabar.