Sagardoaren lurraldea

Euskal udaberria galaz janzten deneko ospakizuna, Sagardoaren Lurraldean

Descripción

Euskal udaberria galaz janzten da maiatzean, ohiko berde sorta zabalaz gainera zuri kolorea nabarmendu eta ikuskizun ederra osatuta: sagastien loraldia. Atzeratuxe iritsi omen da aurten, baina azken asteotan bere osoan ageri da sagarrondoen ikuskizun paregabea. Pixka bat atzeratu dela sagardo ekoizleek esan dute, eta hala behar du izan, beraiek iragartzen baitute urtero loraldia.

ocio teatro astigarraga evento exposiciones hanami floración museo naturaleza paisaje sagardoetxea sidrería manzanal manzanos en flor primavera

Ficha

  • Autor: Xabier Izaga
  • Fuente: GAUR8
  • Fecha: 2016-05-29
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006492

Texto completo

Sagarrondoak loratzen hasi diren honetan, Sagardoaren Lurraldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu sagardoaren ekoizpenaren sekretuak ezagutzera emateko.

Sagastien loraldiarekin batera, Sagardoaren Lurraldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu gertakari hau ospatu eta jendea sagardoaren ekoizpenaren sekretuak ezagutzera gonbidatzeko, polinizaziotik hasi eta botilaratzera arte.

Sagastien loraldia azkenengo urteotan ospatu da Sagardoaren Lurraldean, Japoniako hanami-aren antzera, 'Loreak ikusi' esan nahi du japoniarrez hanami hitzak. Urtero-urtero, japoniarrak parkeetara abiatzen dira gereziondoen (sakura) loraldiaz gozatzeko. Usadioa oso errotuta dago japoniako gizartean eta lagun nahiz senideak elkartzeko ohitura dute. «Nolabait esateko, eta ezberdintasunak ezberdintasun, ohitura hori geurera ekarri eta eta geure modura ospatu nahi dugu, sagardoaren ekoizpenaren unerik ederrenetako bat jendearengana gerturatuz», adierazi du Joxe Mari Alberrok, Sagastiak Loretan ekimenaren arduradunak.

Aurten, sagarrondoen loraldia apur bat atzeratu da, baina maiatzeko bigarren astetik aurrera hasi dira loratzen eta petalo zuriek estali dituzte Euskal Herriko sagastiak. Lore horietatik haziko dira sagardoa egiteko sagarrak. Antolatutako ekimenen artean, azpimarratzekoak dira udaberriko Sagardoetxeko bisitak. Esperientzia hauen guztien bihotza Astigarragan dago, Sagardoetxea Museoan.

Sagardoaren Lurraldea hamaika sagardotegik nahiz Astigarraga, Hernani eta Usurbileko udalek osatzen dute, herri sagardogile garrantsitsuenek. Bere helburua Euskal Herriko sagardoaren kulturarekin harremana duen oro zabaltzea da, baita kultura honi lotutako esperientziak sustatzea ere.