Sagardoaren lurraldea

"Sagardoaren lurraldea ezagutuz" ibilaldia

Descripción

Astigarraga eta Hernani herriak zeharkatuko ditu apirilaren 24ean, Sagardoaren Lurraldeak, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatuta.

ocio astigarraga hernani historia travesia cultura naturaleza patrimonio sagardoaren lurraldea manzanos en flor

Ficha

  • Fuente: igartubeitibaserria.net
  • Fecha: 2016-04-19
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006491

Texto completo

Ibilaldia goizeko 10:00etan Sagardoetxean hasi (Astigarraga) eta Hernaniko Biteri Kultur Etxean amaituko da “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketarekin. Ibilaldian zeharko interesgune ezberdinetan azalpenak emango dira Urumea ibaiak gordetzen dituen sekretuak ezagutara emateko.

Honakoa izango da ibilaldiaren bidea:
1. Elkargunea Sagardoetxea Sagardoaren Museoan (Astigarraga).
2. Geldialdia Astigarragako Murgia Markesaren Jauregian. Bertan, Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historilariak azalpenak emango ditu.
3. Geldialdia Ergobiko zubian. Bertan, Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historilariak azalpenak emango ditu.
4. Igarobidea Martindegi-tik (Oialume).
5. Geldialdia Epele-Ereñotzu-n (Lastaola Poligono). Bertan, Jexux Mari Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunak azalpenak emango ditu.
6. Igarobidea Osiñaga-tik.
7. Geldialdia Portu auzoan. Bertan, Jexux Mari Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunak azalpenak emango ditu.
8. Hernanira iritsiera eta “Sagardo ibaiak, bizitza iturri” erakusketaren bisita gidatua Biteri Kultur Etxean.
9. Jardunaldiaren amaiera Hernaniko Akarregi sagardotegian ohiko menua dastatuz (hautazkoa).

Ibilaldiaren iraupena 2 ordu eta 30 min-koa da gutxi gora-behera eta ibilaldia erraza da, malda Oialume eta Lastaola Poligonoaren artean bakarrik baitago.