Sagardoaren lurraldea

La fiesta Sagar Uzta llegará el fin de semana a Astigarraga, junto con la nueva cosecha

rally fotográfico programa idoia lizeaga land art sagar uzta sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Oier Arregi
  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2008-09-27
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000649

Texto completo

Sagardoetxeak antolatu du jaia, eta aurten zortzigarren aldia du; egun handia bihar izango da. Urtero moduan, Astigarragan tolareko lanen hasiera abian jartzeko, gaur eta bihar sagarra eta sagardoaren inguruan antolatu dituzte ekitaldiak. Zortzigarren urtez jarraian, Sagardoetxeak antolatu du Sagar Uzta jaia. Asteburuko ekitaldien artean daude: 2006an arrakasta handia izan zuen Land Art ekitaldia eta 2008an lehenengo aldiz egingo den Argazki Rally Digitala. Gaur hasiko da 2008ko Sagar Uzta jaia; hala ere, biharkoa da, dudarik gabe, jaietako egun handia. Horrela, gaur Sagar Jauzia lore apainketa tailerra izango da, Joseba Barandiaran plazan. Horrekin batera, Sagar Dantza eta Kirikoketa ikastaroak ere izango dira, plaza berean. Bihar egun handia Bihar, hainbat ekitaldi izango dira, goizetik hasi eta arratsaldera arte. Pelotari kaletik Foru plazara Sagar Biltzea desfilea izango da, 10:00etan. Bertan, baserritarrak sagar, saski eta kizkiekin izango dira, eta dantzariek, trikitilariek, abeslariek... ere parte hartuko dute. Gero, 11:00etatik 14:00etara, erakusketa izango da, Foru plazan, Astigarragako baserrietatik eramandako sagarrekin. Erakusketa ez ezik, erakustaldiak ere izango dira gune berean, sagarraren umotzearen, txertoaren eta saski egileen erakustaldiak izango dira. Bertan, trikitilariak, dantzariak, abeslariak eta txalapartariak izango dira giroa alaitzen. Horiez gain, sagar biltzea kizkiarekin, sagar jotzea pisoiarekin eta pasaren zanpaketa ere ikusi ahalko dira. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria izango da, pilotalekuan. Land Art, herritarrek egina Astigarragako artista Idoia Lizeagak duela bi urte egindako Land Art erakustaldiak izan zuen harrera ona ikusita, aurten beste bat egitea onartu du artistak, Sagardun Partzuergoak eta Sagardoetxea Museoak horrela eskatuta. Hala, gaur hasiko da 18:00etan, Joseba Barandiaran plazan, eta bihar amaituko dute erakustaldia. Land Artaren mamiak margoa, eskultura, musika... dira. Artistaren helburua jendearen arreta erakartzea da, gizartearen isla sortuz. Horrela, Lizeagaren esanak jarraituz, gaur arratsaldean tailer irekiak izango dira, eta bertan eskulturaren parte izango diren kizkiak margotuko dituzte. Iaz herriko plazan bakarrik izan bazen, aurten herri osora zabalduko da, eta, horrela, herri guztian ikusiko da zerbait gertatzen ari dela. Argazki Rally Digitala Aurtengo berritasun gisa, I. Argazki Rally Digitala izango da bihar. Bertan argazki zale guztiek hartu ahal izango dute parte. Argazki Rallyan parte hartu nahi duenak, bihar 09:00etatik 10:00etara udaletxeko arkupetan izena eman beharko du. Izena ematean 3 euro ordaindu behar dira. Ekimen horren gaia 2008ko Sagar Uzta jaia izango da, eta parte-hartzaile bakoitzak sei argazkiko bilduma bat aurkeztu beharko du, irailaren 30etik urriaren 2a bitartean, Sagardoetxean. Argazkiek 20x30eko neurria izan beharko dute gutxienez, eta 2.000x3.000 pixeletako erresoluzioan entregatu beharko dira. Sari banaketa urriaren 17an izango da, 19:00etan, Sagardoetxean. Honako sari hauek banatuko dira: bildumarik onenak 190 euro jasoko ditu, bigarrenak 160 euro, eta hirugarrenak 130 euro.