Sagardoaren lurraldea

Astigarragako hiru sagardotegi, sarituak Frankfurten

Descripción

"Sagarrak mundua batzen du", dio asteburu honetan Frankfurten egin den 'Apfelwein Weltweit' sagardoaren nazioarteko azokaren goiburuak. Munduko sagar eta sagardogileak batzen ditu behintzat sagarraren eta sagardoaren inguruko hitzordu nagusietakoa den azoka horrek. Europatik ez ezik beste kontinente batzuetatik bertaratutako ehun erakuslek 250 produktutik gora aurkeztu dituzte, eta 65 sari ere banatu dira, sei kategoriatan.

apfelwein weltweit sidrería astarbe feria sidrería bereziartua frankfurt sidra sidrería sidrería zapiain

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-04-11
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006471

Texto completo

«Sagarrak mundua batzen du», dio asteburu honetan Frankfurten egin den 'Apfelwein Weltweit' sagardoaren nazioarteko azokaren goiburuak. Munduko sagar eta sagardogileak batzen ditu behintzat sagarraren eta sagardoaren inguruko hitzordu nagusietakoa den azoka horrek.

Europatik ez ezik beste kontinente batzuetatik bertaratutako ehun erakuslek 250 produktutik gora aurkeztu dituzte, eta 65 sari ere banatu dira, sei kategoriatan. Horietako lau Euskal Herrira etorri dira, Astigarragara.

Izan ere, Zapiainen bi 'urrezko sagar' ekarri ditu, sagardo ekoizpen kategorian bata eta postetrarako sagardoei dagokienean bestea. Azken hori 'Bizi-Goxo' sortu berriak lortu du, soilik Errezil sagarra erabilita ekoizten den edarri 'bizi-gozoak'.

Bereziartuak ere sagar ardoaren atalean lortu du saria (beste fruta batzuekin egindako ardoentzako kategoriak ere badaude), eta Astarbe sagardo apardunen atalean nabarmendu da, 'byHur' sagardoari esker.