Sagardoaren lurraldea

Eneko Balerdik Usurbilgo "Sagastiak Loretan" zikloan parte hartuko du

Descripción

Sagarrondoen loraldiaren omenez egiten den festan dantza saioa eskainiko du aiarrak maiatzaren 10ean

ocio floración manzana manzanal manzanos en flor primavera

Ficha

  • Autor: Miriam
  • Fuente: Karkara
  • Fecha: 2014-05-09
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006469

Texto completo

Sagardoaren lurretan, sagarrondoak dira bizitza eman eta sagardotegiei eragiten dien indarra; horregatik, horiek loratzen ikustea festa bat da. Sagastien loraldiari gorazarre egiteko, bigarren urtez, Sagastiak Loretan ekimena antolatu dute Usurbilen hainbat eragilek elkarlanean.

Maiatzaren 3an hasi ziren programako ekitaldiak, eta ekainaren 1era arte egingo dira. Horien artean, bihar, maiatzaren 10ean, Eneko Balerdik dantza saioa eskainiko du berreskuratutako XVI: mendeko Aginagako Sariaaundi dolare baserriaren bisita gidatuaren barruan. Bisita 17:30etan hasiko da.

Sagarra dantzan

Sareaaundin egiten zen lanaren baitan egingo du dantza saioa Balerdik, baserrirako bisitaren zati bat izanik. Baserriaren egiturak zein funtzio betetzen zituen azaldu eta, ondoren, dantza saioa eta musika saioa eskainiko dira. Dantza saio hori Sagarra Dantzan proiektuaren lehen atala izango da.

Proiektuak bere gain hartuko ditu hainbat dantza saio eta, guztiak, leku ezberdinetan izango dira. Leku horietara egokitu beharko du Balerdik, izan ere, lekura egokitutako artea izango da Sagarra dantzan egitasmoaren berezitasuna. Ondorioz, leku bakoitzaren berezitasunak zein diren aztertu eta bere egin ondoren, espazio horietan dantzatu beharko du aiarrak.

Leku bakoitzaren inguruko dantza saioak egin beharko dituenez, inspirazioa espazio konkretu horietan bilatu du. Biharko kasuan, Sareaaundi baserriaren inguruan dokumentatu da, batez ere, egin den lanean eta baserriaren egituran. Inspirazio iturria hori izan da Balerdirentzat, eta musika eta dantza, guztia, berak ekoiztu du.

Biharkoa lehendabizikoa izango da, urte osoko egitaraua baitauka Sagarra dantzan proiektuak. Lehen alea, biharkoa izango da eta gogotsu dago aiarra.