Sagardoaren lurraldea

Sagardoa izango da larunbateko festaren protagonista

Descripción

Maiatzeko azkeneko asteburua da datorrena, eta urtero bezala, Oiartzungo Sagardo Eguna ospatuko da. 27. ekitaldia izango da aurtengoa, eta ohi bezala, egitarau oparoa osatu dute, goiz eta arratsaldekoa. 11:00etan hasiko da Sagardo Eguneko festa. Artisauen zein baserrietako produktuez osatutako erakusmahaiak jarriko dituzte Done Eztebe plazaren inguruan.

ocio degustación oiartzun sagardo egunak sidra

Ficha

  • Autor: Erik Gartzia
  • Fuente: Oarsoaldeko Hitza
  • Fecha: 2016-05-25
  • Clasificación: 5.2. Días de la sidra
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006467

Texto completo

Maiatzeko azkeneko asteburua da datorrena, eta urtero bezala, Oiartzungo Sagardo Eguna ospatuko da. 27. ekitaldia izango da aurtengoa, eta ohi bezala, egitarau oparoa osatu dute, goiz eta arratsaldekoa.

11:00etan hasiko da Sagardo Eguneko festa. Artisauen zein baserrietako produktuez osatutako erakusmahaiak jarriko dituzte Done Eztebe plazaren inguruan. Horrez gain, sagar tarta lehiaketa eta desafiyua ere egingo dituzte. Ardien ile mozketa erakustaldia ere egingo dute goizean zehar, eta Oiartzungo baserritako sagardoa dastatzeko aukera ere egongo da. Hori guztia kale animazioak lagunduta. 14:00ak arte iraungo du goizeko jai giro ofizialak.

Arratsaldean, berriz, 18:00etatik aurrera hamabost sagardotegietako zukuak dastatzeko aukera egongo da. Gehienak —hamahiru— Gipuzkoakoak dira, eta Nafarroatik eta Lapurditik bana etorriko dira. Gainera, alkoholik edaten ez dutenentzat, txokolate jatea egongo da. Haurrentzako jolasak ere antolatu dituzte.

Honakoa da hamabost sagardotegien zerrenda:

Baleio (Oiartzun).
Ordozelai (Oiartzun).
Izeta (Aia).
Larrarte (Astigarraga).
Lizeaga (Astigarraga).
Oiarbide (Astigarraga).
Petritegi (Astigarraga).
La cidrerie (Biriatu).
Otsuenea (Hernani).
Larre-Gain (Hernani).
Goiko Lastola (Hernani).
Elutxeta (Urnieta).
Otegi (Lasarte-Oria).
Lindurrenborda (Lesaka).
Aginaga (Usurbil).