"Orrelakorik ez da atera juan dan larogei urtian"
Descripción
Txirrita hil zela 80 urte egingo ditu ekainaren 3an; hori dela eta, hainbat ekintza berezi antolatu dira Ereñotzun. Aurrenekoa gaur izango da, hitzaldia emango du Koldo Izagirrek, 19:00etan.
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2016-05-18
- Clasificación: 6.4. Betsolarismo
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006451
Texto completo
Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Joxe Manuel Lujanbio, Txirrita, bertsolaria hil zela, eta bera omentzeko asmoz, hainbat ekintza egingo dira Ereñotzun, gaur hasita.
Izagirreren hitzaldia, gaur
«Orrelakorik ez da atera/juan dan larogei urtian», zioen Txirrita beraren bertso batek. Eta hala da, bertsolari haundia bezalako gutxi izan dira Ereñotzun.
Txirritaren haunditasun hori ezagutzeko, Koldo Izagirre idazlea izango da Txirritaren figura gurera ekarriko duen lehenengoa. Bertsolari ereñotzuarraren bizitza eta obra sakon ikertu du, eta hori aprobetxatuz, Txirritaren erreminta batzuk hitzaldia eskainiko du gaur, arratsaldeko 19:00etan, Ereñotzuko Auzo Etxean.
Mendi martxa, igandean
Horrez gain, astea ondo bukatzeko, mendi martxa egingo dute Txirritaren zaleek.
Ereñotzuko plazatik abiatuko da martxa, aurreneko bertsoa kantatu zuen txokotik; eta pixkanaka, Txirritaren bertsoekin lotura duten puntuetatik pasako da, bere bertsoak kantatuz. 3-4 orduko bueltaxka izango da, gutxi gorabehera.