Sagardoaren lurraldea

Sagardo ibaiak bizitza iturri erakusketa Usurbilen

Descripción

Sagardo ibaiak, bizitza iturri Sagardoaren Lurraldeak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako erakusketa ibiltaria da. Erakusketa 2016ko apirilaren 20tik 27ra bitartean Hernanin ikusgai egon ondoren, hilaren 13tik 22ra bitartean Usurbilen izango da ikusgai, Potxoenean hain zuzen ere. Irailean, berriz, Astigarragan eta 2017an Donostiako Aquarium-ean ikusteko aukera izango da.

astigarraga exposiciones hernani historia río cultura patrimonio oria sidra urumea usurbil

Ficha

  • Autor: Josu Aranberri
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2016-05-07
  • Clasificación: 5.5. Exposiciones
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006419

Texto completo

'Sagardo ibaiak, bizitza iturri' Sagardoaren Lurraldeak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako erakusketa ibiltaria da. Erakusketa 2016ko apirilaren 20tik 27ra bitartean Hernanin ikusgai egon ondoren, hilaren 13tik 22ra bitartean Usurbilen izango da ikusgai, Potxoenean hain zuzen ere. Irailean, berriz, Astigarragan eta 2017an Donostiako Aquarium-ean ikusteko aukera izango da.

Estatuko, probintziako eta udaletako artxiboetan egindako ikerketak, Oria eta Urumea ibaiek, hain zuzen Gipuzkoako 2 ibairik garran-tzitsuenek, sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen dituztela eta bi bailara hauetako bizilagunen komunikazio eta harreman ekonomikoen antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi digute.

Aintzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako aberastasunaren iturri izan ziren. Une batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta puntako teknologiadunak izan ziren eta beren ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordaintzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate harakiña eta Murgiako Jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren amodio-kontuak, etab.

Ezezagunak eta aldi berean bitxiak eta interesgarriak zaizkigun gure iraganaren alderdi hauek, Urumea eta Oria ibaien ahalmen turistiko eta kulturalak balorean jar- tzeko aukera eta Gipuzkoako garapen historikoa ezagutzeko ematen dute.

Bitxikeriak

Erakusketa honek, sagardoaren kulturaren inguruko zenbait bitxikeria ezagutzeko aukera emango dio bisitariari. Ba al zenekiten, esaterako, ibaiak iraganeko autobideak izan zirela? Gabarrari zerbitzua lehendabiziko garraio publikoa izan zela? Oria ibaia Gipuzkoako ontzigile ospetsuenetako batzuen sorlekua izan zela? Ternuara baleak ehizatzera joaten ziren marinelek 2-3 litro sagardo edaten zituztela egunean? Sagardoa inguruko ontziola, burdinola eta portuetan kontrataturiko langileen soldataren parte zela? Oria eta Urumea ibaiak puntakoak izan ziren ainguragintza eta ontzigintzan?