Sagardoaren lurraldea

Estado de la maduración de la manzana de sidra de la cosecha 2015

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzana / Aitor Etxeandia / brix, / maduración / informe / sagardoa / almidón / manzana de sidra

aitor etxeandia publicaciones brix sagardoaren lurraldea manzana informe

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-09-14
  • Clasificación: 1.3. Manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006374

Texto completo

Aurreko urteetan bezala, 2015 uztako XIV. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu. Puntu nagusiak hauek dira: • 2015 uztako sagar barietate batzuk (Patzolua, Aritza, Mozolua, eta Gezamina) bi aste aurreratu da iazko urtearekin alderatuta. • Orokorki loraldia berandu etorri da. Eguraldia ikusirik udaberria euritsua eta uda beroa izan ditugu. • Ekoizpen ona dago sagasti gehienetan, kasu batzuetan gehiegi eta ondorioz adar asko hausten ari dira. • Almidoiaren erregresioa 3,6ko indizean dago, hau da, azken lau urteetako altuena da. Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera ezagutu ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu genituen eta 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: Orokorki loraldia berandu etorri da. Eguraldia ikusirik udaberria euritsua eta uda beroa izan ditugu. Sagasti batzuk kenduta, ekoizpen ona dago sagasti gehienetan, kasu batzuetan gehiegi eta ondorioz adar asko hausten ari dira. Barnekaldean lehortea bereziki nabaria izan da udan zehar eta horrek eragina izan du sagarren kalibrean. Aurkezten dugun heldutasunaren txosten hau www.sagardoarenlurraldea.com orrialdean eskuragarri dago. Sagarreko harra edo arjoa Aurten arjoaren presentzia altua eta etengabea izan da sagasti gehienetan, etengabeko erasoaldiekin belaunaldi bakoitzeko. Aurten 3 belaunaldi izan ditugu, eguraldi beroaren ondorioz. Sagarraren heldutasuna Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin dugu, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1etik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. Indize refraktometrikoa – ºBrix Heldutasunaren txostenean iraileko 2. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2015. urteko ºBrix datua, 11,2 ºBrixekoa da, aurreko urtekoa baino gradu bat gehiagorekin. Heldutasunaren txostenean azken 10 urtetako ºBrixen datuak ikus daitezke. Heldutasunaren txostenean azken bost urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, iraileko 2ª astean. Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuenak Goikoetxe eta Urdin 12,1rekin dituzte. Aldiz, baxuenak, Manttoni 10,3rekin eta Aritza 10,4 ºBrix-ekin eman dituzte. Sagastien kokapena begiratuta, orokorki barnekaldeko sagastiak ºBrix altuagoak dituzte. Kostaldean eurijasak handiagoak izan dira udan zehar eta horrek ekarri du ºBrixen diferentzia. Almidoiaren erregresioa Heldutasunaren txostenean almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua, azken 3 urtetakoa baino altuagoa da, 3,6ko indizea eman baitu. Heldutasunaren txostenean azken 10 urtetako ºBrixen datuak ikus daitezke: Heldutasunaren txostenean azken bost urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan iraileko 2ª astean: Goikoetxe barietatea alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 5,9rekin, Mozolua eta Aritza 4,6rekin, eta Gezamina 4,5rekin izan dituzte. Aldiz, Errezil 1,4, Moko 1,8rekin eta Udare Marroi 1,9ekin baxuenak izan dituzte. Puntu garrantzitsuenak: Orokorrean, 2015ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: - Barietate eta sagastien artean, ezberdintasun nabarmenak daude. - Aurreko urtearekin konparatuta heldutasuna zeozer aurreratuta dator. - Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste 11,2 ºBrix du. Aurreko urtekoa baino gradu bat gehiago. - Almidoiaren erregresioa 3,6ko indizean dago, hau da, azken lau urteetako altuena da. - Heldutasun datuak ikusita (almidoiaren erregresioaren arabera) Goikoetxe barietate kenduta, 3 barietate talde ikus daitezke: • Aurreratuenak: Patzolua, Aritza, Mozolua, eta Gezamina. • Erdikoak: Urtebi Txiki, Txalaka, Manttoni, Verde Agria eta Urtebi haundi. • Atzeratuenak: Urdin, Udare Marroi, Moko eta Errezila. Eskuratu “2015 uztako agardo sagarraren heldutasunaren egoera” PDF formatuan. AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L Fruitugintzan Aholkularia, 2015ko irailaren 10a.