Sagardoaren lurraldea

Txerri boda y sagardo festa en las Euskal Jaiak de Hernani

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / sidra / Euskal Jaiak / Hernani / fiesta de la sidra / txerri boda

publicaciones evento euskal jaiak hernani sagardo egunak sidra sagardoaren lurraldea

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-09-19
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006371

Texto completo

Berrikuntzekin datoz aurten Hernaniko Euskal Jaiak. Hala, Arraun Elkarteak antolatuta, irailaren 18an eta 19an (ostiralean eta larunbatean) 20:00etatik aurrera Atsegindegi plazan txerri boda, dokumentalak, sagardo festa eta ergometro probak izango dira, besteak beste, herritarrei arrauna gerturatzeko xedez. Larunbatean, herri bazkaria ere izango da Atsegindegi plazan. Tiketak Oa, Aralar, Kitto, Onddi eta Gunean eskuratu ahal izango dira ostegunera arte. Dena dela, Arraun Elkarteaz gain, herriko beste hainbat taldek ere parte hartzen dute Udalarekin batera Hernaniko Euskal Jaien antolakuntzan eta egitaraua oso zabala da. Larunbatean, abeltzaintza azoka eta baserriko lanbideen erakustaldia izango dira Ezkiaga pasealekuan, baita antzinako jokoak ere. Iturriaga kalean, berriz, talo eta txakolin-dastatzeak eskainiko dira, eta eguerdi partean erraldoi eta buruhandiak eta kalez kale kantari ibiltzeko aukera izango da. Ezkiaga pasealekuko frontoian herri kirolentzat tartea izango da. Arratsaldean, haurrentzat tailerrak, jolasak eta txokolate jatea Plaza Berrian; erromeria Jeiki hadi taldearekin Atsegindegi plazan eta Musika Bandaren emanaldia udaletxeko arkupeetan. Igandean Sagarraren eta Sagardoaren eguna ospatuko da Gudarien plazan, besteak beste, sagardodastaketarekin. Eguerdian XVIII. Trikitixa txapelketa egingo da leku berean.