Sagardoaren lurraldea

Catas y talleres de los Museos Enogastronómicos en Sagar Uzta

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / eventos / Astigarraga / XV Sagar Uzta 2015 / Centro de Interpretación del Queso / Museos enogastronómicos de Euskadi / Igartubeiti / Sagardoetxea / queso / chocolate / vino / sidra / Museo Gorrotxategi / Villa Lucí

ocio vino astigarraga d'elikatuz gastronomía queso gorrotxategi caserio museo igartubeiti museo fiesta de la manzana sagar uzta sidra sagardoetxea manzana chocolate villa-lucia

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-09-22
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006345

Texto completo

Ardoa, txakolina, sagardoa, gazta eta txokolatea bezalako euskal produktu gastronomikoak ardatz dituzten Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sarea osatu da eta Sagar Uzta egunean dastaketa eta tailer bereziak eskainiko dira familientzat Museo Enogastronomikoen gunean. Eusko Jaurlaritzaren “Euskadi Gastronomika” barruan, Igartubeiti Baserri Museoak, Sagardoetxea Museoak, D’Elikatuz Zentroak, Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroak, Villa Lucia Ardoaren Gune Tematikoak, Gorrotxategi Konfiteri Museoak eta Txakolinguneak museo enogastronomikoen sarea osatu dute. Sare honen helburuetako bat ekitaldi gastronomikoetan elkarrekin partehartzea. Hala, irailaren 27an Astigarragan ospatuko den XV. Sagar Uzta egunean museo gastronomikoen gune bat jarriko da Foru Plazan. Bertan Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sareko folletoak eskuratzeko aukera izango da, bideo ezberdinak proiektatuko dira eta familientzako dastaketak eta tailerrak izango dira: - 11:00etan: Idiazabal Gaztaren dastaketa (Gaztaren Interpretazio Zentroa). - 11:30etan: Txokolate tailerra (Gorrotxategi Museoa). - 12:00etan: Sagar kata (Sagardoetxea Musea). - 12:30etan: Idiazabal Gaztaren dastaketa (Gaztaren Interpretazio Zentroa). - 13:00etan: Txokolate tailerra (Gorrotxategi Museoa). Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com