Calendario práctico de actividades en el manzanal (junio, julio y agosto)
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / manzanal / calendario / manzana
publicaciones calendario sagardoaren lurraldea manzana manzanal
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2015-07-10
- Clasificación: 1.4. manzanal
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006339
Texto completo
Garai honetan egin beharreko lanak hauek dira: EKAINA LURRA-ONGARRIKETA Ekoizpen integratuan aritzen zaretenentzat nitrogenoa bigarren aldiz botatzeko garaia da. Ekoizpen ekologikoetan martxoa bukaeran botata izan behar zen. Horrez gain, belarra moztu behar da arbola inguruetan. ARBOLEN FORMAZIOA Udako kimaketa egiten hasi gintezke arbolaren indarra gutxiagotu nahi badugu, udako kimaketa ilbeheran egingo dugu. Bestalde, indartzea nahi badugu, ilgoran egingo dugu. Ardatzaren nagusitasuna aseguratu behar da, azken 15 zm-ak konpetentzia egingo lioketen adarrik gabe utzita. Horrez gain, azpiko adarrak kendu eta angelu oso itxiarekin datozenak eta baita ardatzarentzat konpetentzia izango direnak ere. Horrez gain, altsumak ere kendu eta oinarrian fruta dakarten adarrak despuntatu. Kopa itxura dituzten arboletan kopa barrura zuzentzen diren adarrak kendu. Urte bat edo biko sagastietan: ilgoran kimatu. Sagasti helduetarako: ilbeheran kimatu. GAITZAK ETA IZURRITEAK Carpocapsaren lehen generazioa dugu orain. Tranpetan 4 tximeleta harra aste beteko epean azaltzen badira, orduan tratatu behar da. Zorriaren erasoa izan liteke eta adi, arbola gazteenetan bereziki. Garai honetan monilia sortzen dituen adar eta fruituen usteldurak garbi ikusten dira. Gaixotasun hau ez zabaltzeko tratamentu bat egin daiteke. Fitoftora arazoak izatekotan, lur azpian dagoen ur soberari irteera bat eman behar zaio, lurzorua subsolatuz. UZTAILA-ABUZTUA LURRA-ONGARRIKETA Aurrez egin ez den kasuetan, belarra moztu. Hurrengo neguan sagasti berri bat jarri behar badugu, lurra prestatzeko garairik egokiena da. ARBOLEN FORMAZIOA Uztailean udako kimaketa egin. GAITZAK ETA IZURRITEAK Sagar harraren bigarren generazioa hasten da uztailean. Feromona tranpa bat jartzea beharrezkoa da, jakiteko bigarren generazio hau noiz datorren, eta modu horretan jakingo dugu noiz egin tratamenduak izurritearen aurka. Zorri lanigeroaren azalpenaren gorakada ematekotan, gehien bat urteko adarretan arbolen goiko aldean, tratamentu bat ematea komenigarria izango liteke. Tratamentu hau ematerakoan ur bolumen handiarekin egin behar da, produktua arbolen zirrikitu guztietan sartu ahal izateko. ———————————————- Artikulua eta argazkiak: Aitor Etxeandia (SAGARLAN S.L.). Fruitugintzan aholkularia. Iturria: Sagardoaren Lurraldea 39 Boletina Sagardoaren Lurraldea boletinean izena eman