Udajolas 2015 en Sagardoetxea
Descripción
Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / experiencias / museos / Sagardoetxea / tiempo libre / Astigarraga / verano / Terranova / mar / sidra
ocio astigarraga acción mar museo sidra sagardoetxea ternua juegos de verano verano
Ficha
- Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
- Fecha: 2015-05-19
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Blogs
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-006323
Texto completo
Sagardoetxea museoak 2015eko udako aisialdi eskaintza zabala prestatu du udaleku irekietan aisialdiaz gozatzera gerturatzen diren taldeentzako: 1) “Arrantzaleok, goazen Ternuara!”: A ze bidaia luzea dugun oraingoan! Urtero bezala, arrantzaleok Ternuara joan behar dugu balea ehizatzera! Itsasontzia prestatu behar dugu, itsasarotzari dituen zuloak konpontzeko esan behar diogu eta Astigarragako nekazariei sagardo litroak eskatu behar dizkiegu gero barriketan sartu eta bidaia luze horri aurre egiteko! Bizkotxoak ere ez ahaztu! Mesedez, hor dauden arpoiak zorroztu, beharko ditugu eta! Ea zenbat bale ehizatzen ditugun urte honetan! 2) “Azukre pixkat bat kakaoarentzat mesedez!”: Caracasera iritsi gara! Azkenean! A ze bidaia luzea egin dugun hain preziatua dugun altxor honen aromak berriz ere sentitzeko! A ze gogoa nuen kakaoaren landare hau berriz ere topatzeko! Orain hemen gaudela, indar berritu beharko gara txokolate bero batekin ezta? Pasa iezadazu azukre pixka bat kakaoarentzat mesedez! 3) “Usaindu! Zer da eskutan daukazun hori?”: Pasa iezadazu eskutan duzun hori! Zeinen usain berezia duen… zer izango ote da? Ez dakit… utzi iezadazu pentsatzen eta bitartean esku artean duzun beste hori zer den asmatzen saiatuko naiz… Egon ixilik! Nik asmatu nahi dut eta! 4) “Dasti ipuinkontalari”: Kaixo Lagunok! Dasti gure Sagardoetxeako maskota aurkeztuko dizuegu: Kaixo Dasti, zer moduz zaude? Dasti, ez zaitez oso urrutira joan, udan datozen lagunekin jolasean ibili behar dugu eta…. Eta lagunok, Dastiren istorioa entzun nahi al duzue? 5) “Dasti sukaldari”: Mmm… zeinen usain goxoa dagoen sukalde honetan!!! Dasti, galleta gozo hauek zuk egin al dituzu? Nik ere ikasi nahi dut egiten! Eman iezadazu errezeta eta elkarrekin egingo ditugu! 6) “Plisti plasta Astigarragako igerilekuan”: A ze beroa egiten duen! Goazen uretara! Arrantzaleok bale erraldoia ehizatu dugu, orain freskatzeko uretara sartzen bagara? Seguraski beste arrain motaren bat topatuko dugula! Kontuz! Salto bat eginez uretara noa! Eskuratu Sagardoetxeako 2015eko udako aisialdi eskaintza PDF formatuan. TARIFAK: - Bisita: 2€ haur bakoitzeko - Bisita + Tailerra: 5€ haur bakoitzeko - Tailerra: 4€ haur bakoitzeko - Bisita + Tailerra + Igerilekua: 8,20€ haur bakoitzeko - Igerilekua: 3,20 € haur bakoitzeko Erreserbak: 943550575 / info@sagardoetxea.com / Online erreserbatu