Sagardoaren lurraldea

La sidrería Petritegi presentó la sidra ‘Shacksbury Basque Cider’ en Boston

Descripción

Sagardoaren Lurraldea / publicaciones / sidra / sidrerías /Petritegi / Boston / Shacksbury / Shacksbury Basque Cider / Song of the Basques / Urban Grape

publicaciones sidrería petritegi sidra sagardoaren lurraldea sidrería

Ficha

  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea Bloga
  • Fecha: 2015-04-30
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-006311

Texto completo

Hadley Douglas Bostongo Urban Grape ardo denda famatuko nagusiak eta Ainara Otaño Petritegi sagardotegiko arduradunak ireki zuten 2014ko uzta Toro jatetxean, “Txotx and Cheers” oihu eginda. Ekitaldi oso berezia egin berri du Massachussets-en, Bostongo Toro jatetxean, Petritegi sagardotegiak, Urban Grape ardo denda famatuak eta Shacksbury inportazio eta elaborazio enpresak. Shacksbury Basque Cider sagardoa aurkeztu zuten, Petritegik Shacksbury enpresarentzat egiten duen euskal sagardoa. “Ameriketan jende asko dago, Euskal sagardo izaera gustuko duena, eta guk bi marken alde egin dugu bertan Shacksbury enpresako lagunekin: batetik beren izena duen Euskal Sagardoa egin diegu eta horrez gain, gure betiko Petritegi sagardoa ere salduko dute” azpimarratu du Ainara Otañok. Ekitaldiaren helburu nagusia euskal sagardoa eta Euskal sagardoaren bueltako kultura ezagutzera ematea izan da, eta Bostongo kontsumitzaile eta Shacksbury Basque Cider sagardoaren atzean dagoen ibilbide luzea erakustea, Petritegi sagardotegiaren ibilbidea. “Amerikarrek garrantzia handia ematen diote proiektu baten atzean dagoen filosofiari, jendeari eta historiari eta Petritegik zer kontatu handia du bide horretan, hain berria den Estatu Batuetako sagardo munduan” dio Ainarak. Ekitaldia David Dolginow eta Colin Davis hasi zuten, ekitaldia aurkeztu eta Shacksbury expresaren filosofia, ilusioa eta helburuak azalduta. Ondorenean Hadley Douglas Urban Grape Bostongo ardandegi famatuko nagusiak hitz egin zuen Estatu Batuetako merkatuaren inguruan eta jarraian Ainara Otañok hartu zuen hitza eta euskeraz egin zuen aurkezpena eta ingelesera itzuli. Euskal Herria eta Astigarraga non dauden azaldu zuen Otañok, Petritegik sagardo mundua izan duen ibilia 1526 urtetik gaurdaino eta Otaño Goikoetxea familiak 100 urte daramatzala sagardotegian lanean, bost generazio. Bukatzeko eskerrak eman zizkien guztiei. Otañori atentzioa deitu zion jendearen interesak “euskal sagardoari buruz jakin nahi dute, harritu egiten ditu 500 urtetik gorako historia izateak eta bost generazioren lanak. Hor dauka bere balioa. Euskal Sagardoak, interesa pizteko moduko historia eta ibilbide bat duela atzean”. Aurkezpenen ondoren, txotx eginaz dastatu zuten sagardoa Torora inguratuko lagunek eta jendeak gustora dastatu zuen, batzuentzat ezaguna baina beste askorentzat ezezaguna zen produktua. Handitzen ari den sagardo merkatu bat Ameriketako Estatu Batuetan geroz eta sagardo gehiago edaten da, eta hala diote azken urteetako datuek. Gehiena sagardo aparduna eta gozoa edaten dute amerikarrek, baina geroz eta gehiago dira bestelako sagardoak eskatzen dituztenak, kalitatezko sagardoak, gauza bereziak eta historia eta oinarri sendoko sagardoak. Euskal sagardoak leku bat badu guzti horretan, historia bat duelako, zer kontatua duelako eta kalitatezko produktu natural bat. Baina guzti hori ikusteko ezinbestekoa da bertara joatea, jendearekin hitz egitea eta aurrez aurre euskal sagardoa zer den azaltzea. Abiadura izugarrian mogitzen ari den merkatu horretan, bere lekua bilatzeko erronka izango du euskal sagardoak, eta buru belarri ari da lan horretan Petritegi sagardotegia beste hainbat sagardotegirekin batean. ‘Song of the Basques’ dokumentala Bostongo ekitaldiko beste protagonistetako bat Emily Lobsenz zinegile estatubatuarra izan zen eta berak egindako “Song of the Basques” dokumentala. Lobsenz Euskal Herrian bizi izan zen bost urtez. Euskal kulturak txundituta utzi zuen eta horrek animatu du Euskal Herriko ohiturak biltzen dituen dokumental eder hau grabatzera. Behin Estatu Batuetara bueltan, proiektua martxan zegoela, Emily Petritegirekin harremanetan jarri zen eta 2015 hasieran sagardotegira joan zen, Petritegi proiektuaren parte egiteko. Aurkezpenarekin batean documéntala ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.